- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentzia lortzeko eskaera
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentzia eskatzea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua
Harremana
Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua: Tel. 943 113 948 / 943 112 074 / 943 113 757
e-posta: basanimalandare@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
14 urte baino gehiago edukitzea.
Baldintzak
Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasunaren azterketa gainditu izanaren agiria edo honako ehiza lizentzien agiriak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan araututako azterketarekin homologagarria den ehizatzeko gaitasunaren azterketa bat gainditu izanaren ziurtagiria.
- Ehiza lizentzia izatea honako autonomia erkidegoetako biztanleentzat: Asturias, Kanariak, Galizia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Gaztela-Mantxa eta Europar Batasunekoentzat. Halaber, kasu horietan erroldatze zirutagiria.
- Erantzukizunpeko adierazpena, ehizan aritzeko gaitasunik gabe ez dagoela eta ehizaren arloan zehapen irmoak ordaintzeke dituela adierazten duena (dagokion autonomia-erkidegoko ehiza-zerbitzuak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da).
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
1. NA, pasaportea edo gida baimena
- Europako Batasuneko estatu kideetako herritarrak: pasaportea edo beren jatorrizko estatuan onartuta dagoen identifikazio agiria.
- Europako Batasunaz kanpoko herritarrak: pasaportea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoan araututako azterketarekin homologagarria den ehizatzeko gaitasunaren azterketa bat gainditu izanaren ziurtagiria
3. Ehiza lizentzia, honako autonomia erkidegoetako biztanleentzat: Asturias, Kanariak, Galizia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Gaztela-Mantxa eta Europar Batasunekoentzat.
Autonomia Erkidegoetako kasuan, erroldatze-ziurtagiria.
Agiri guztiek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan behar dute.
Sinadura elektroniko aurreratuarekin bidalitako dokumentuen kopia digitalak originalaren hitzez hitzeko kopiatzak hartuko dira.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren erregistro elektronikoa
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
- Gipuzkoako Ehiza Federazioa
- Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB)
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
- Ehizari buruzko 1070eko apirilaren 4ko 1/1970 Legea.
- 1971ko martxoaren 25eko 506/1971 Dekretua, 1970eko apirilaren 4ko Ehiza Legea gauzatzeko erregelamendua onartzekoa.
- 160/2014 DEKRETUA, uztailaren 29koa, ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituena
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziak balio dezan, lizentziarekin batera zera behar da:
1. Urteko tasa ordaindu dela erakusten duen agiria.
- Tasaren zenbatekoa: 14,04 € (2024)
- 65 urte edo gehiago dituztenek ez dute tasa hori ordaindu beharko, baina ordaintzeaz salbuetsita daudela dioen agiria eraman behar dute soinean. Agiria eskatzeko klikatu: http://mobi.nekagip.eus/EhizaBaimena/Default.aspx?idioma=eu
- Tasa ordaintzeko lekuak:
- KUTXABANKeren bulegoak eta kutxazain automatikoak (ehiza lizentziaren txartela aurkeztu behar da), edo
- Gipuzkoako Ehiza Federazioa: dirutan (ehiza lizentziaren txartela aurkeztu behar da).
2. Ehiztariak bere erantzukizun zibila estaltzeko asegurua kontratatu duela eta kontratu hori indarrean dagoela dioen ziurtagiria.
Informazio osagarria
Tasaren prezioa urtero aldatzen denez, helbide eletroniko honetan begiratzea komenigarria da: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ehiza-arrantza/tramiteak