Baimenak 20 - 2026 Ikus onespena (VT - VTC - VD - VS - MPC - VPC - VSPC)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

GARRAIORAKO OINARRIZKO BAIMENAK IKUS-ONESTEA


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana


Helbide elektronikoa:

garraiobaimenak@gipuzkoa.eus


Harremanetarako telefonoa:

943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

1.- Ordezkaritza. Gestoria edo aholkularitzaren bidez jarduten bada: Gipuzkoako Foru Aldundiko 001K ordezkarien erroldan erregistratuta eta alta emanda egon beharko du.

Edukia - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia

Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.

2.- Sinadura elektronikoa. Garraioekin egin beharreko izapide telematiko guztietarako, beharrezkoa da sinadura elektroniko bat izatea garraio-baimenaren titularraren izenean, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa. Sinadura elektronikorako hainbat aukera daude. Ezagunenak IZENPE eta NAN digitala dira, eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emandakoa. B@KQ ez da baliozkoa. "Autosinadura" programa deskargatzea gomendatzen da, sinadura elektronikoarekin arazo asko aurrezten baititu, bai NANarekin, bai IZENPErekin. AUTOSINADURA hemen deskarga daiteke: http://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.htm

3.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

4.- Garraio-bisatuaren ordainketari dagokion tasa ordaintzea. Ikus onespenaren ordainketa

ORDAINKETA EGIN ONDOREN, SISTEMAK MINISTERIOAREN ORRIRA ERAMANGO ZAITU.




HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Garraio-bisatuaren ordainketari dagokion tasa. Ikus onespenaren ordainketa
  • Alokairuko ibilgailuak izanez gero: indarrean dagoen alokairu-kontratua.

 

  • VT:  Erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin eta indarrean dagoen ordainagiria.
    • Zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo duten titularrek ibilgailuaren EJZko alta eta zerga-betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria aurkeztu beharko dituzte.
  • VTC: Ikus-onespena egin ondoren (Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan egiaztatu ondoren), dagozkion bereizgarriak leihatilan jaso behar dira.
  • VD: Gaitasun ekonomikoa: 9.000 € lehenengo ibilgailuagatik eta 5.000 € atxikitako ibilgailu gehigarri bakoitzeko. FINANTZA GAITASUN OROKORRA ELEBITAN
  • VS: 
    • Enpresako zuzendari batek osasun-garraioaren kudeaketako goi-mailako ikastaroa edo gaiarekin lotutako goi-mailako beste titulazio bat gainditu izanaren ziurtagiria.
    • ISO 9001 ziurtagiria.
    • Ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
    • Dagokion asegurua egina duela egiaztatzen duen agiria: erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza eta indarrean dagoen ordainagiria.
  • VSPC: 
    • Ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
    • Dagokion asegurua egina duela egiaztatzen duen agiria: erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza eta indarrean dagoen ordainagiria.
    • Garraio premiaren erantzunkizunpeko adierazpena: Garraio premiaren erantzunkizunpeko adierazpena.

Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa Garraioko eta Mugikortasun Jasangarriko Ministeritzaren egoitza  elektronikoaren bidez bidali behar da.

Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica

Izapideen argibideak  


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE 
  3. BOE-A-2018-17103 Ebazpena, 2018ko abenduaren 3koa, Lurreko Garraioaren Zuzendaritza Nagusiarena, garraio-baimenetarako eta garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietarako bisen egutegia ezartzen duena.
  4. BOE-A-2020-7432 26/2020 Errege Lege Dekretua, uztailaren 7koa, COVID-19ak izan duen eraginari aurre egite aldera garraio- eta etxebizitza-arloko ekonomia suspertzeko neurriena.
  5. BOE-A-1990-24442 1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Ikus-onespena: bi urtean behin (VT lau urtean behin: 2026, 2030, 2034, e.a.), urte bikoitietan (2026, 2028, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0). Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.

  • VTC: Ikus-onespena egin ondoren (Garraio Enpresen eta Jardueren Erregistroan egiaztatu ondoren), dagozkion bereizgarriak jaso behar dituzue Garraio Bulegoan, 8:30etatik 13:30era bitartean.

Informazio osagarria

Baimenen egoeraren kontsulta:

https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte