"Enpresak Babesten" programaren dirulaguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako denda txiki, mikroenpresa eta autonomoei laguntzeko Enpresak Babesten programa, Gipuzkoako denda txikiei, autonomoei eta mikroenpresei laguntzeko tresna estrategikoa da. Lehiakortasuna indartuz eta parte-hartze eredu berritzaileak bultzatuz, enpresek lurraldean jarraituko dutela bermatu nahi da. Programa elkarri lotutako bi laguntza-ildoren inguruan egituratzen da:

  1. Denda txikiei laguntzeko. Denda txikiek paper garrantzitsua dute tokiko ekonomian, enplegua sortuz, berrikuntza sustatuz eta kultura-nortasuna zainduz. Laguntza-lerro honen helburua elkartegintza eta elkartekide diren saltokien arteko lankidetza bultzatzea da, sektoreko jarduera ekonomikoaren dinamizazioa sustatzeko, sektorearen etengabeko beherakada eta ingurunearen homogeneizazioa saihesteko.
  2. Mikroenpresei eta autonomoei laguntzeko. Mikroenpresak eta autonomoak gure ekonomiaren funtsezko zutabeetako bat dira, funtsezko zeregina baitute hazkunde ekonomikoan eta langabeziaren murrizketan, enplegu berriak sortuz eta tokiko ekonomia dinamizatuz. Laguntza-ildo horren bidez, lankidetza, prestakuntza, salmenta-kanal berrien nahiz merkatuen azterketa eta sektorearen modernizazioa sustatuko duten proiektuak bultzatu nahi dira. 

Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia
  • Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

  1. Enpresak Babesten programa, denda txikiak: Agiri eta ereduetara sarrera
  2. Enpresak Babesten programa, mikroenpresak eta autonomoak: Agiri eta ereduetara sarrera

Internet bidezko eskaera

  1. Enpresak Babesten Programa, denda txikiak: Sakatu izapidetzara joateko
  2. Enpresak Babesten Programa, mikroenpresak eta autonomoak: Sakatu izapidetzara joateko


INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

  1. Enpresak Babesten Programa, denda txikiak: Informazio zehatza
  2. Enpresak Babesten Programa, mikroenpresak eta autonomoak: Informazio zehatza