Enpresak Sendotzen Programa: industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko dirulaguntzak

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Dirulaguntzen xedea da jarduera ekonomikoari eustea eta lehiakortasuna hobetzea, Gipuzkoako industria enpresei lotutako fabrikazio eta konponketa tailerren gaitasunak modernizatuz eta egokituz.

Tailerrak hobetzen eta modernizatzen laguntzen duten inbertsio proiektu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  • Makinak eta ekipo ondasunak erostea.
  • Makinen retrofittinga edo lehendik dauden makinetan zenbakizko kontrolak eta kontrol sistema automatikoak sartzea. 

Ez dira diruz lagunduko:

  • Finantza errentamenduan erostea.
  • Tresnak eta material suntsikorra.
  • Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
  • Instalazioak egokitzea.
  • Ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, dokumentu inprimagailuak, tabletak, kontsolak edo antzekoak.

Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia
  • Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Informazio zehatza