Helburua
Bakearen eta bizikidetzaren, giza eskubideen errespetuaren, enpatiaren eta elkartasunaren kultura sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek garatutako proiektuak egiteko dirulaguntzak, bereziki terrorismoaren biktimen eta motibazio politikoko indarkeria-testuinguruetan gertatutako giza eskubideen urraketen biktimen elkarteek eta erakundeek garatutakoak.
Diruz lagundu nahi diren proiektuak jarduketa hauetako bati edo batzuei buruzkoak izan beharko dira:
a) Terrorismoaren biktimei eta motibazio politikoko indarkeria-testuinguruetan gertatutako giza eskubideen urraketen beste biktima batzuei eta haien familiei arreta osoa ematea sustatzen duten programak, arreta berezia jarriz laguntza psikologikoan eta sozialean, ekintza terapeutikoekin eta laguntzaren xedearekin bat datozen beste jarduketa batzuekin batera.
b) Biktimen memoria, justizia eta aitorpena sustatzeko programak, hala nola omenaldiak eta ekitaldi publikoak edo terrorismoaren edo motibazio politikoko indarkeria-moten historiarekin lotutako argitalpenak eta azterlanak.
c) Motibazio politikoko indarkeriatik eratorritako giza eskubideen urraketen edo bestelako gertaeren aurkako gizarte-sentsibilizazioa bultzatzeko eta sustatzeko programak
d) Biktimei arreta emateko eta haiek oneratzeko hurbilketa berritzaileak proposatzen edo garatzen dituzten programak, zerbitzuak eraginkorragoak izan daitezen
e) Giza eskubideak eta bizikidetza sustatzera eta biktimen memoria transmititzera bideratutako materialak sortzea. Bereziki baloratuko dira gazteei zuzendutakoak.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria