Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren tasa ordaintzea

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Tasa ordaintzea eta ordainketaren ziurtagiria eskuratzea (ziurtagiria Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziarekin batera eraman behar da).

Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua

Harremana

Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua

Tel. 943 113 948 / 943 112 074 / 943 113 757

e-posta: basanimalandare@gipuzkoa.eus


Nori zuzenduta

Herritarrak oro har.

Baldintzak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emanda, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren titularra izatea.
  • Ehizatzeko gaitasungabetze zigorra betetzen egon ez izatea.

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren txartela.

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Tasaren ordainketa

Banku helbideraketa eskaera (PDF)

Banku helbideraketa eskaera (DOC)

OHARRA: eskaera bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali: basanimalandare@gipuzkoa.eus

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Kontraste datua

Zuzeneko arretarako bulegoak

Ordainketa Kutxabankeko bulegoetan eta kutxazainetan edo Gipuzkoako Ehiza Federazioaren bulegoetan egin daiteke.


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA

160/2014 Dekretua, uztailaren 29koa, ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituena