- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Kultura-ziurtagiria egiteko eskaera (pizgarri fiskalak)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eskuratzeko kultura-ziurtagiria lortzea.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Sustapeneko eta Gazteriako Zuzendaritza Nagusia
- Kultura Sustapen eta Hedapeneko eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Zerbitzua
Nori zuzenduta
- Ikus-entzunezko erakunde ekoizleak
- Arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoizten dituzten erakundeak
Baldintzak
Europear kultura sustatzeko eta ondarea kontserbatzeko ekarpena.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Kultura-ziurtagiria egiteko eskaera
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-inprimakia beteta.
- Arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizunen kasuan, benetan gauzatu direla frogatzeko:
Erlazionatutako ikuskizun, jaialdi edo espazio eszenikoko programazio bakoitzerako, jarraian aipatzen den dokumentazioa erantsiko da (ziurtagiria eskatzen duen zergadunak ekitaldiaren antolatzaile gisa agertu behar du esplizituki bertan):
- Emanaldirako formalizatu den legezko titulua, esate baterako, hitzarmenak, kontratuak edo egile eskubideak ordaindu izanaren frogagiria.
- Promoziorako dokumentuak, hala nola iragarkiak, prentsako iragarkiak, eskuko programak, kartelak eta buletinak, besteak beste.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
- Bide telematikoz: Formulario elektronikorako online izapidatzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
ARAUDIA
2/2024 Foru Araua, maiatzaren 10ekoa, kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratu eta zabaltzen dituena
56/2024 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen baita kultura sustatzea helburu duten zergapizgarriak garatzeko