Baimenak 25 - VSPC - Osasun garraio pribaturako ibilgailuentzako baimen berriak ematea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Estatu mailako VSPC serieko garraio baimenak, anbulantzietan osasun garraio pribatua egiteko.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbide elektronikoa:

garraiobaimenak@gipuzkoa.eus


Harremanetarako telefonoa:

943 112991


Nori zuzenduta

Jarduera nagusia garraio publikoa ez duten enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

  • Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
  • Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea. Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko herrialderen batekoa izatea, edo atzerritartasun-araubideko baimena izatea garraiolari-jarduerarako.
  • Baliabide hauek dituela frogatzea: bitarteko informatikoak eta posta elektronikoa.
  • Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
  • Lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.
  • Zerga betebeharrak betetzea: 

                1.- Enpresa BEZaren erroldan alta emanda egotearen agiria (036) dagokion jarduera.

  • Pertsona gaixoak edo istripua izan dutenak enpresaren zentroetatik edo lantokietara kopuru horretan garraiatzeko beharra justifikatzea.
  • Gidariek enpresaren antolamenduan integratuta egon behar dute, eta beharrezko kualifikazioa izan behar dute.
  • Gutxienez ibilgailu 1 edukitzea. Atxikitu beharreko ibilgailu bakoitzaren antzinatasuna ezin da 10 urtetik gorakoa izan, lehenengo matrikulazio-datatik zenbatzen hasita. Ibilgailuek trakzio propioa, jabetzan, errentamendu arruntean edo finantzarioan izan behar dute, eta Espainian matrikulatuta egon behar dute.
  • Ibilgailuei buruzko ziurtagiri tekniko-sanitarioak edukitzea.
  • Estaldura mugagabeko erantzukizun zibileko asegurua izatea garraioak eragindako kalteengatik, 50 milioi eurora arte, gutxienez.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

Enpresari dagokionez:

.- Baimenaren titularraren identifikazio agiria (IKF, NAN, AIZ, iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterakoa, lanerako baimena ematen duena)
.- Pertsona juridikoei dagokienez, eraketa agiria, dagokion Erregistroan behar bezala erregistratuta, zeinean agertuko den enpresaren xedea ez dela osasun garraioa egitea. Enpresaren eraketak 3 hilabete baino gehiago baditu, dagokion Erregistroak emandako ohar soila.
.- Ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa izateari buruzko zinpeko aitorpena. EMAIL ZINPEKO AITORPENA

.- Zinpeko aitorpena, enpresaren ibilgailuak eta gidariak enpresaren antolamenduan integratuta daudela eta enpresaren jarduera adieraziz. Garraio premiaren erantzunkizunpeko adierazpena.

 

Ibilgailu bakoitzari dagokionez (gutxienez ibilgailu 1):

.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.

.- Ibilgailuaren fitxa tekniko osoa, aurrealdea eta atzealdea.

.- Indarrean dagoen alokairu kontratua, hala dagokienean.

.- Ziurtagiri tekniko-sanitarioa Eusko Jaurlaritzan osasun-arloko eskumena duen organoak emana.

.- Dagokion asegurua egina duela egiaztatzen duen agiria: erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza eta indarrean dagoen ordainagiria.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa: 

Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica

 Argibideak 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: 5 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


  • Berezia:
  1. Uztailaren 23ko PRE/1435/2013 agindua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, osasun garraioa errepidean egiteari buruz.  https://www.boe.es/eli/es/o/2013/07/23/pre1435/con
  2. Maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretua, Errepideko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak, osasun-ekipamendua eta langile-kopurua ezartzen dituen Errege Dekretua. https://www.boe.es/eli/es/rd/2012/05/25/836/con
  • Orokorra:
  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE


INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Baimenen egoeraren kontsulta:

https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte