Baimenak 24 - VTC - Gidaridun ibilgailua alokatzeko baimena

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Bidaiariak  gidari eta guzti alokatzeko turismo-ibilgailuetan garraiatzeko baimena izapidetzea eta horri dagozkion aldaketak. 

  • Transmisioa (titular aldaketa)
  • Helbidearen aldaketa
  • Ordezkapena

Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea: 

Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia

Ordutegia:

8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera


Helbide elektronikoa:

garraiobaimenak@gipuzkoa.eus


Harremanetarako telefonoa:

943 112991


Nori zuzenduta

Bai pertsona fisikoak, bai juridikoak.

Pertsona fisikoak: Espainiako edo EBko estatu kideren bateko nazionalitatea dutenak, edo atzerritartasun-araubidearen baimena dutenak garraiolari-jarduerarako.

Pertsona juridikoak: nortasun juridiko propioa eta irabazi-asmoa dutenak. Sozietatearen xedean agertu behar du ibilgailuak gidariarekin alokatzen direla.


Baldintzak

  • Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
  • Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
  • BEZean alta emanda egotea (036).
  • Ibilgailua(k) JEZean alta emanda egotea (840). Jarduera ekonomikoaren kodea: 7212
  • Ibilgailu(ak/ek) gehienez 9 eserleku izango ditu(zte).
  • Zergen, lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.
  • Espainian matrikulatuta eta baimenari atxikita jabetzan, finantza-errentamenduan edo epe luzeko errentamenduan (gutxienez 3 hilabete) dagoen ibilgailu bat eduki beharko dute uneoro, ibilgailua matxuragatik behin-behinean ordezten den kasuetan izan ezik; kasu horietan, ibilgailu bat erabili ahal izango da errentamendu arruntean, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.
  • Ibilgailuen ezaugarriak:
    • Gehienez 10 urteko antzinatasuna, lehen matrikulaziotik zenbatzen hasita. Hala ere, ez da inolako mugarik egongo ibilgailuaren antzinatasunari dagokionez, ibilgailuak 28 CVF edo gehiagoko potentzia fiskala duenean edo trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko araudian halakotzat definitutako ibilgailu historikoa denean.
    • Elektrikoa, bateria-isurketarik gabea (BEV), erregai-zelulakoa (FCEV) edo hidrogeno-errekuntzakoa (HICEV).
    • Ibilgailuek Gipuzkoan izan behar dute egoitza. Egoitza bat izan beharko dute Gipuzkoan, eta bertan gorde beharko dituzte, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura, erregelamendu bidez zehaztuko diren kudeaketari eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak.
  • Egoitza aldaketa: udalerri edo kale aldaketa. Helbide aldaketa BEZean (036 inprimakia). Helbidea aldatu nahi duen baimena aurretik Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan helbideratuta egon behar du.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

- Hirugarren bati baimena ematea dokumentazioa jasotzeko.  HIRUGARREN BATI BAIMENA EMATEA DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO


Aurkeztu beharreko agiriak

- BAIMEN BERRIA /TRANSMISIOA (TITULAR ALDAKETA).

  • -Tasaren ordainketa:
  • Pertsona fisikoak: NANa edo AIZa. 
  • Pertsona juridikoak: IFK eta Enpresaren eratze-eskriturak. Hori duela 3 hilabete baino gehiago egin bada, dagokion erregistroak emandako ohar soila.
  • Posta elektronikoaren adierazpena. VTC BAIMENAK - EKIPAMENDU INFORMATIKOA - ELEBITAN  Sinadura elektronikoaren egiaztagiria.  Zirkulazio-baimena, fitxa tekniko osoa (aurrealdea eta atzealdea). Ibilgailua errentan hartzen bada, indarrean dagoen alokairu-kontratua. Ibilgailuaren alta EJZn (840) jarduera ekonomikoaren kodea: 7212. Gizarte Segurantzan alta eman izanaren egiaztagiria dagozkion erregimen eta jarduera ekonomikoan.
  • Bereizgarriak itzuli egin beharko dira baimenak eskualdatzen badira (Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 28ko Agindua – 4. artikulua).

ORDEZKATZEA:

EGOITZA ALDAKETA:


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa: 

Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica

 Argibideak 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: 5 hilabete.



ARAUDIA


  • Orokorra:
  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
  • Espezifikoa:
  1. FOM/36/2008 Agindua, urtarrilaren 9koa, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onartutako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren V. tituluaren IV. kapituluaren bigarren atala garatzen duena, ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeari dagokionez.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Oharra: ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko baimenak emateko, airearen kalitatea hobetzeari eta CO2 emisioak murrizteari buruzko ingurumen-irizpideak bete beharko dira, bai eta baimena helbideratu nahi den autonomia-erkidegoko garraioa, trafikoa eta espazio publikoa kudeatzeari buruzkoak ere (LGALren 99.5 artikulua).

Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bikoitietan 2022 urtetik aurrera. Eskabidea NAren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0)
Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.


Informazio osagarria

Baimenen egoeraren kontsulta:

https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte