Baimenak 23 - VS - Ibilgailu sanitarioen garraiatzeko baimena aldatzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Osasun-ibilgailuetan garraiatzeko baimenen aldaketak izapidetzea:
- Kopia indarrean jarri
- Ordezkapena
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
garraiobaimenak@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak.
Baldintzak
- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
- Ibilgailuak 10 urte baino gutxiago izan behar ditu.
- Ibilgailua(k) JEZean alta emanda egotea (840, Jarduera "Anbulantzien bidezko osasun-garraioa").
- Ibilgailuaren ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
- ibilgailuaren asegurua.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Hirugarren bati baimena ematea dokumentazioa jasotzeko. HIRUGARREN BATI BAIMENA EMATEA DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO
Aurkeztu beharreko agiriak
- KOPIA INDARREAN JARRI:
- Zirkulazio baimena; ibilgailuaren fitxa teknikoa; erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin eta indarrean dagoen ordainagiria; ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
- Ibilgailua alokairukoa bada: errentamendu-kontratua.
- ORDEZKATZEA:
- Tasaren ordainketa:
- Zirkulazio baimena; ibilgailuaren fitxa teknikoa; erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin eta indarrean dagoen ordainagiria; ziurtagiri tekniko-sanitarioa eta garraio liburuak (aurrekoak itzuli).
- Ibilgailua alokairukoa bada: errentamendu-kontratua.
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Argibideak
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: 5 hilabete.
ARAUDIA
- Uztailaren 23ko PRE/1435/2013 agindua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, osasun garraioa errepidean egiteari buruz. https://www.boe.es/eli/es/o/2013/07/23/pre1435/con
- Maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretua, Errepideko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak, osasun-ekipamendua eta langile-kopurua ezartzen dituen Errege Dekretua. https://www.boe.es/eli/es/rd/2012/05/25/836/con
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bikoitietan (2024, 2026, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0). Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta:
https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte