- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Dirulaguntza hauen xedea da diruz laguntzea Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariek eta sagardogileek bertako sagastiak landatzeko eta makineria berezia erosteko egindako inbertsioak, horrela, Gipuzkoako sagardo naturalaren egileen sektoreari bertako lehengaien hornikuntza bermatzeko helburuz.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Laguntza eskaerak, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu ahal izango dira. Eskatzaile bakoitzeko, urtean eskaera bakarra onartuko da.
Aurkezteko dokumentazioa kontsultatzeko: 146/2026 Foru Agindua, otsailaren 12koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako dirulaguntzen 2026ko deialdia onartzekoa.
Zuzeneko arretarako bulegoak
Lurralde Oreka Berdea departamentuaren bulegoak
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
- Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea eta 2025eko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak
- Informazio gehiago departamentuko webgunean