- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gipuzkoako Lurralde Historikoko 10.000 biztanletik beherako udalerrietan, energia-komunitateak sustatzeko gauzazko dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gauzazko dirulaguntzak, norgehiagoka bidez, 10.000 biztanletik beherako udalei eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko toki-erakunde txikiei zuzenduak, Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak, 2025eko ekitaldi ekonomikoaren barruan, hark deialdi honetarako eskatzen dituzten eguzki-instalazio fotovoltaikoak diseinatu eta egin ditzan.
Nolanahi ere, lehentasuna emango zaie herritarren energia-komunitaterik ez duten udalerrien eskaerei.
Eguzki-instalazio horiek tokiko komunitate energetiko bat hornitzea izango dute helburu, partekatutako autokontsumo-erregimenean eta udal-estalkietan edo/eta jabego pribatuko estalkietan ezarri daitezke. Eskatzaileak konpromisoa hartuko du tokiko komunitate energetikoa eratzeko.
Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusiak dagokion egikaritze-proiektuaren lizitazioa egingo du, eta obraren zuzendaritza bere gain hartuko du, barrutik edo kanpotik, hautatutako jarduerak erakunde onuradunekin lankidetzan eginez.
Nork tramitatzen du
- JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia
- Trantsizio Ekologikoko Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria