Errepideko garraio publikoan jarduteko lanbide gaitasunaren azterketa

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Probak deialdi ireki eta iraunkor bidezko modalitatez deituko dira, eta horiek beharrezkoa den aldizkakotasunez egingo dira, aurkeztutako eskaera kopuruaren eta erabilgarri dauden bitarteko material eta informatikoen arabera.

Helburua

Proben helburua da garraio-kudeatzailearen eginkizunak betetzeko izangaien lanbide‑gaitasuna egiaztatzea, errepideko garraiorako lanbide-gaitasunaren ziurtagiria egin ahal izateko, bai bidaiarien modalitatekoa, bai salgaien modalitatekoa.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Nori zuzenduta

Egoitza Gipuzkoan duten pertsona fisikoak, salgaien edo bidaiarien errepideko garraioko enpresa batean garraio-kudeatzaile lanak egin ahal izateko lanbide-gaikuntzako azterketara aurkeztu nahi dutenak.


Baldintzak

1.- Eskaera aurkeztu aurretik ohiko bizilekua izatea Gipuzkoako Lurralde Historikoan. Ondorio horietarako, azterketara aurkeztu nahi duenaren ohiko bizilekua indarrean dagoen Nortasun Agiri Nazionalean (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakian (AIZ) agertzen dena izango da. Soilik onartuko da dokumentu horretan agertzen den helbideaz bestelakoa, baldin eta inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

a) izangaiak, errolda-ziurtagiriaren bidez egiaztatzea, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren aurreko azken urteko ehun eta laurogeita bost (185) egun naturaletan, gutxienez, egoitza izana Gipuzkoan.
b) izangaiak modu frogagarrian egiaztatzea egoitza Gipuzkoan izan duela aurreko puntuan adierazitakoa baino epe laburragoan, baina arrazoi familiarrak edo profesionalak izan direla bizilekua Gipuzkoan izatera behartu dutenak. Azken baldintza hori ez da betetzat joko, baldin eta aldi baterako egonaldia bada udalerri batean iraupen jakineko jarduera bat egiteko. Unibertsitate, eskola edo ikastetxe batera joateak ez dakar berekin ohiko bizilekua aldatzea. 

 2.- Aurrez prestakuntza-titulu hauetakoren bat izatea:


    • Batxilergoko titulua edo baliokidea.
    • Teknikari titulua, erdi mailako lanbide heziketako irakaskuntzak gainditu izana egiaztatzen duena, edozein dela ere aipatutako lanbidea.
    • Goi mailako teknikari titulua, goi mailako lanbide heziketako irakaskuntzak gainditu izana egiaztatzen duena, edozein dela ere aipatutako lanbidea.
    • Graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak gainditu izana egiaztatzen duen edozein titulu.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/Hasiera.do, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentura zuzenduta, eta horretarako eskuragarri dagoen inprimakia beteta.

Eskabidea ordezkari bidez egiteko, ziurtagiri digitalaren bidez sartutakoan, PARTIKULAR moduan erakundearekin tramiteak egiteko eran sartuko dira ordezkatutakoa aukeratu aurretik. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ordezkarien Erroldan alta emanda egon beharko da. Ordezkariek borondatezko ordezkarien errolda korporatiboan inskribatuta egon beharko dute (001K inprimakiaren bidez). https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/ordezkaritza


Aurkeztu beharreko agiriak

Dokumentu honetan jasotako eskaera izapidetzeko, prozedura kudeatzen duen organoak, dauden lankidetza‑akordioen arabera, beste administrazio batzuen datu-baseetan datuak kontsultatuko edota egiaztatuko ditu -baldin eta interesdunak berariaz aurka egiten ez badu-, datuen bitartekotzarako plataformen bidez edota beste sistema elektronikoen bidez.  (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 28. art)

Interesdunak horren aurka egiten badu, eskaera orrian adierazi egin beharko du, bai eta honako  agiri hauek aurkeztu:

•  NAN/AIZ.  NANean adierazitako helbidea ez bada Gipuzkoakoa:

1. Errolda-ziurtagiria, izangaiak eskabidea aurkeztu aurreko azken urteko gutxienez 185 egun naturaletan bizilekua Gipuzkoan izan dituela egiaztatzeko.
2. Gipuzkoan erroldatuta egondako aldia eskabideak aurkezteko azken egunaren aurreko azken urteko 185 egun natural baino gutxiago bada: Errolda-ziurtagiria eta Gipuzkoan bizitzera behartu zuten familia-arrazoiak edo arrazoi profesionalak egiaztatzen dituen agiria.

• Prestakuntza-titulu hauetakoren baten kopia konpultsatua:

1. Batxilergoko titulua edo baliokidea.

2. Teknikari titulua, erdi mailako lanbide heziketako irakaskuntzak gainditu izana egiaztatzen duena, edozein dela ere aipatutako lanbidea.

3. Goi mailako teknikari titulua, goi mailako lanbide heziketako irakaskuntzak gainditu izana egiaztatzen duena, edozein dela ere aipatutako lanbidea.
4. Graduko edo graduondoko unibertsitate ikasketak gainditu izana egiaztatzen duen edozein titulu.
Baldintza hori betetzen dela zuzenean egiaztatu ahal izango du interesdunak, Hezkuntza Ministerioaren egoitza elektronikotik, unibertsitateko tituluak kontsultatzeko zerbitzuaren bidez, eta, hala badagokio, unibertsitatekoak ez diren tituluak kontsultatzeko orrialdetik. Bi kasuetan, baimen bat sortuko da hirugarren batek bere titulua Erregistro Nazionalean behar bezala inskribatuta dagoela egiaztatu ahal izan dezan. Atzerriko erakunde batek emandako tituluak Espainiako titulu batekin aldez aurretik homologatuak izan beharko dira.

 


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Izapideak bitarteko elektronikoak erabiliz egin behar dituzte, nahitaez, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean (LGAL) eta hura betearazteko eta garatzeko emandako arauetan jasota dauden gaikuntzen eskatzaileek, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan. (LGALen 56. artikulua).


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa


ARAUDIA


16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzkoa (1987-07-31ko BOE);

1211/1990 Errege Dekretua, irailaren 28koa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena, otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuak aldatua, II. eranskina gehitzen duena (errepideko garraiorako lanbide-gaitasunaren ziurtagiria lortzeko araubidea) (08-10/1990ko BOE);

5/1987 Lege Organikoa, uztailaren 30ekoa, Estatuak errepideko garraioari eta kable bidezko garraioari buruz dituen ahalmenak autonomia-erkidegoen esku uztekoa (1987-07-31ko BOE);

2022/0535 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, salgaiak garraiatzeko eta bidaiariak errepide bidez garraiatzeko jardueretan aritzeko gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko probetan parte hartzeko deialdia onartzen duena (2022-12-19ko GAO).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Izangaiak onartzea

Eskabideak egiaztatu ondoren, interesdunari jakinaraziko zaio onartua izan den ala ez, eta, hala badagokio, 10 eguneko epea emango zaio eskabidea zuzentzeko.

Proben deialdia behar den aldizkakotasunarekin egingo da, aurkeztutako eskabide kopuruaren eta eskura dauden baliabide material eta informatikoen arabera. Probak egiteko data Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren web orrian jarriko da, gutxienez 10 egun lehenago —hautagaiei aldez aurretik horretarako deialdia eginda—, eta probak egiteko egun eta ordu jakin bat adieraziko da.