- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Misioak 2026: elikadura jasangarrira eta mugikortasun berrira bideratutako proiektu berritzaileak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Misioen plataforma digitala
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabilera publikoko plataforma digital bat sortu du, helburu bikoitzarekin: lehenik eta behin, lurraldean garatzen ari diren berrikuntza-ekimen eta -proiektu garrantzitsuak mapeatzea, elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioen esparruan; era berean, lurraldearen gaitasunak eta eragileak identifikatu nahi dira, baita ekimenen arteko balizko loturak ere. Hori guztia bi ekosistemetako eragileen arteko sinergiak eta dinamikak sustatzeko eta eragileen, gaitasunen eta proiektuen mapa bat izateko.
Plataforma horrek aukera emango die eragileei arlo horretan garatzen ari diren proiektuei buruzko informazioa iraultzeko, bai eta beste proiektu batzuk kontsultatzeko eta beste eragile eta proiektu batzuekin sinergiak sortzeko ere.
Dirulaguntzaren onuradun diren proiektuek proiektuaren lehen hiruhilekoan irauli beharko dute proiektuei buruzko informazioa plataforma horretan, eta eguneratu egin beharko dute proiektua garatzen den bitartean.
Plataformara sartzeko, esteka hau erabili behar da: Gipuzkoako misioak - Etorkizuna Eraikiz (https://www.etorkizunaeraikiz.eus/eu/Gipuzkoako-misioak)
Nork tramitatzen du
- DIPUTATU NAGUSIA
- Estrategia Zuzendaritza Nagusia
- Etorkizuna Eraikiz Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria