- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Auditoretza energetikoak, berriztagarriak ezartzeko, ingurumen adierazpenak, zirkulartasun eta deskarbonizazio planak eta karbono aztarna kalkulatzeko dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Aurrekoaren markoan, diruz lagundu ahal izango dira:
a) Auditoretza energetiko integralak. Auditoritzek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak, A. gehigarrian jasotakoak izango dira.
b) Berriztagarriak ezartzeko azterketak. Azterlanek erregai fosilak energia berriztagarriengatik ordezkatzeko eta erakunde onuradunaren estalkietan edo espazio artifizializatuen gain (aparkalekua...) autokontsumorako eguzki-instalazio termikoak eta/edo fotovoltaikoak ezartzeko bideragarritasuna aztertuko ditu. Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak B gehigarrian jasotakoak izango dira.
c) Produktuaren ingurumen adierazpena. Produktuaren ingurumen adierazpenek ingurumen profil fidagarria, esanguratsua, gardena eta konparagarria eman behar dute, produktu batek ingurumenean dituen eraginen berri emateko. Azterketa aplikatu beharreko arau teknikoen arabera egin beharko da, eta hirugarren entitate baten kanpo egiaztapena jaso beharko dute.
d) Zirkulartasun-planak. Enpresetako zirkulartasun-planek hondakinen sorrera eta kudeaketa, lehengaien kontsumoa, alternatiben analisia, prozesuen eta produktuen hobekuntza aukerak aztertu eta ezarri nahi diren hobekuntza-neurriak definituko dituen ekintza-planaren definizioa jasoko dituzte.
Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak C gehigarrian jasotakoak izango dira.
e) Deskarbonizazio planak. Enpresetako deskarbonizazio planek energia eta lehengaien kontsumoa, deskarbonizazioaren testuingurua aztertuko dute eta deskarbonizazioan aurrera egiteko ezarri beharreko neurriak bilduko dituen ekintza-plana definituko du.
Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak D gehigarrian jasotakoak izango dira.
f) Erakundearen eta ekitaldiaren karbono aztarnaren kalkulua. Erakundearen karbono aztarnaren kasuan, diruz lagunduko dira soilik, 3. irismeneko kalkulua (1+2 irismena barne), irismen hori osatzen duten kategorietako bat gutxienez barne hartuta. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da. Ekitaldiko karbono aztarnaren kalkuluak 1., 2. eta 3. irismenak izan beharko ditu. 3. irismenean, mugikortasunarekin, logistikarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotutako emisioak sartuko dira, gutxienez.
Nork tramitatzen du
- JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Acceso a los documentos y/o modelos
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria