952 Eredua.Zerga oinarrien aldaketen komunikazioa. Hartzekoduna

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Egin den zerga oinarriaren aldaketa aitortuko da. Aldaketa egin ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:
- Zuzendu nahi diren eragiketak dagokien eran eta garaian fakturatuta, eta egindako fakturen erregistro liburuan jasota egon behar dute.
- Hartzekodunak espresuki adierazi behar du: aldaketak ez duela zerikusirik bermatutako, finantzatutako edo aseguratutako kredituekin, pertsonen edo entitate lotuen arteko kredituekin, ez eta hartzailea BEZaren aplikazio eremutik edo Kanarietatik, Ceutatik edo Melillatik Kanpo dauden eragiketekin ere. Eta horrela badagokio, enpresa zordunak ez direla konkurtsoan deklaratu eta kreditu ordainezinak dituztela, edo, konkurtsoan deklaratuta ere, konkurtsoan deklaratu ziren dataren aurrekoak direla faktura zuzentzaileak.
- Komunikazio horri BEZaren erregelamenduko 24.artikuluak jasotzen duen dokumentazioa atxikitu behar zaio:
o Faktura zuzentzaileen fakturak; hauek jatorrizko fakturen datak jaso behar dituzte.
o Kreditu kobraezinen kasuan, hartzekodunak zordunari erreklamazio judizialaren bidez edo notariotzako errekerimenduaren bidez eskatu diola egiaztatzen duten agiriak.
o Entitate publikoek zordundutako kredituei dagokienez, zergaren legearen 80. artikuluaren laugarren apartatuko A) letraren 4. atalaren baldintzak aipatzen duen entitate publiko zordunaren eskudun organoak emandako ziurtagiria.

o Faktura zuzentzaileak hartzaileari bidali zaizkiola frogatzen duen agiria.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Enpresa edo lanbide jarduerak egin eta zerga oinarrien aldaketa eskatzen duten enpresari eta profesionalek, zergari lotutako eragiketen hartzailearen hartzekodunen konkurtsoan deklaratzen denean eta baita jasanarazi diren BEZ kuotei dagozkien kredituak osorik edo zati batean kobraezinak diren gainerako kasuetan ere.



HASIERA ETA ESKAERA


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Zergabidea plataformaren bidez


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

ARAUDIA


194/2014 Foru Agindua



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

952 Eredua