- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
369 eredua. Araubide bereziak, merkataritza elektronikoa
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Zerbitzu prestazioak enpresaburuaren egoitzako estatu kidean edo BEZaren ondorioetarako ezarrita dagoen estatu batean badaude, prestazio horiek BEZaren araubide orokorraren arabera aitortu beharko dira dagokion herrialdean, ez OSS erregimenaren arabera.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
369 eredua aurkeztu beharko dute, aitorpenaren zergaldian kasuan kasuko araubideei lotutako ondasun emateak edo zerbitzu prestazioak egin badira edo ez:
A) Europar Batasunaren barruko urrutiko ondasun salmentei, estatu kide baten barruan entrega horiek errazten dituzten interfaze elektronikoen bidez egindako ondasun entregei eta kontsumoko estatu kidean ez, baina Batasunean finkatutako subjektu pasiboek emandako zerbitzuei aplikatu beharreko araubide bereziari bildutako enpresaburuek edo profesionalek autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hiruhileko natural bakoitzeko.
B) Hirugarren lurraldeetatik edo hirugarren herrialdeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatu beharreko araubide bereziari atxikitako enpresaburuek edo profesionalek, bitartekaririk izendatu ez badute eta estatu kide honen barruan Gipuzkoa identifikatzeko lurraldea badute, autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hilabete natural bakoitzeko.
C) Bitartekariek, hirugarren lurraldeetatik edo hirugarren herrialdeetatik inportatutako ondasunen urrutiko salmentei aplikatu beharreko araubide bereziari atxikitako enpresaburu edo profesionalen kontura jarduten badute, autolikidazio bat aurkeztu beharko dute hilabete natural bakoitzeko eta beren kontura diharduten enpresaburu edo profesional bakoitzeko.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
ARAUDIA
Orden Foral 420/2021, de 20 de julio
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria