Turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak digitalizatzeko eta/edo ekintzailetzarako dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Dirulaguntza horien bidez sustatu nahi da: sektorean balioa sortuko duten turismo-negozio berriak sortzea, baita Gipuzkoako turismo-eskaintzaren lehiakortasuna, sustapena eta merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak garatzea ere. Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak:
- Lurraldean turistak mugiarazten dituzten turismo-esperientzia berritzaile eta iraunkorrak sustatzeko eta merkaturatzeko kanpainei dagozkien gastuak.
- Sustapena edo merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoen eta berrikuntza-proiektuen garapenaren gastuak.
- Enpresa sortu berrien kasuan, gastu hauek ere:
- Turismoa sustatzeko materialaren diseinuaren, elaborazioaren, maketazioaren, eta itzulpenaren gastuak.
- Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak: bideragarritasun-azterketa, marka-erregistroa, irudi-diseinua etab.
- Enpresa sortu berria: 2024ko uztailaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean eratutakoa.
Nork tramitatzen du
- EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Agiri eta ereduetara sarrera
Internet bidezko eskaera
Sakatu izapidetzara joateko
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Informazio zehatza