Helburua
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.C eranskinean zerrendatutako jarduerek jarduera sailkatuaren administrazio-lizentziaren araubidea bete beharko dute nahitaez, martxan jarri, zabaldu edo berritu aurretik, eta lizentzia hori ematea udalaren eskumena izango da.
10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek neurri babesleak eta zuzentzaileak ezartzeko txostena eskatu beharko diote Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorra honi. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea izango da eta jarduera ingurunearekin bateragarria izateko eska daitezkeen ingurumeneko neurri babesleak eta zuzentzaileak jasoko ditu.
10.000 biztanle edo gehiago dituzten udalerriek aurreko idatz-zatian adierazitako txostena eskatu ahal izango diote Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorra honi. Txosten hori eskatu ezean, udalerriek eurek ezarriko dituzte jarduera sailkatuaren lizentziaren mendeko jarduera edo instalazioaren ingurumen-neurri babesleak eta zuzentzaileak.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
NEURRI ZUZENTZAILEAK EZARTZEKO TXOSTENAREN ESKAERA
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
NEURRI ZUZENTZAILEAK EZARTZEKO TXOSTENAREN ESKAERA
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak