Helburua
1-Oinarri hauen bidez araututako dirulaguntzen helburua honako hau da: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan ordezkapen zerbitzuak finantzatzea.
Oinarri hauetan jasotako laguntzak Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren babesean ematen dira (2022ko abenduaren 21eko EBAO, L 327). Erregelamendu horren bidez, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (23. artikulua: nekazaritza ustiategietan ordezkapen zerbitzuak emateko laguntzak).
Oinarri hauetan araututako laguntzen bidez finantzatu ahal izango dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera emandako ordezkapen zerbitzuak.
2-Horrela, laguntzak emango zaizkie legez eratutako ekoizleen elkarte eta erakundeei, baldin eta nekazaritza ustiategietako titularrak, titularkideak eta langileak aldi baterako ordezteko zerbitzuak ezarrita badituzte, betiere nekazari profesionala baldin badira.
Nekazari profesional izateko baldintza beteko da urteko errentaren % 50, gutxienez, nekazaritza-jardueretatik edo nekazaritza jarduera osagarrietatik lortzen bada, betiere, bere ustiategian egindako nekazaritza jardueratik zuzenean lortutako errenta ez bada guztizko errentaren % 25 baino txikiagoa eta nekazaritza-jardueretan edo nekazaritza jarduera osagarrietan lanean emandako denbora, nekazal lan unitateen arabera, lanean guztira emandako denboraren erdia baino gehiago bada. Nekazaritza jardueratzat hartzen da laborantzako, abeltzaintzako edota basogintzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak. Eraldaketa, ontziratzea eta merkaturatzea ere nekazaritza jardueratzat joko dira, baldin eta ustiategian bertan egiten badira; bai eta ustiategiaren mantentze lanak ere. Nekazaritza jarduera osagarri: ustiategiko titularrak elkarteen, kooperatiben edo profesional elkarteen ordezkaritza organoetan parte hartzea, betiere elkarte horiek lotuta badaude nekazaritza sektoreari, ingurumen-arloko eta nekazaritza garapeneko ondasunak eta zerbitzuak lortzeari, jarduera turistikoei, zinegetikoei, artisau jarduerari, eta bere ustiategian egindako bestelako dibertsifikazio jarduerei (adibidez, energia berriztagarria ekoiztea). Lehenbizikoz instalatu eta landa gapapeneko programako nekazari gazteen instalakuntzako laguntza eskatzen duten nekazariak nekazari profesionaltzat joko dira, nahiz eta ez iritsi horretarako eskatzen diren errenta maila eta ehunekoetara. Kontsiderazio hau nekazari gazteen instalatzeko eskaera egin ondorenetik instalakuntzarako espedientea amaitu arte izango dute.
3-Honako arrazoi hauengatik emandako ordezkapen zerbitzuek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak:
a) Gaixotasuna.
b) Oporrak.
c) Amatasuna/aitatasuna.
d) Heriotza.
e) Lanbide heziketako jardueretan parte hartzea
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria