- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Nekazaritza aseguruak kontratatzeko dirulaguntza
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
1. Dirulaguntzen helburua honako hau da: Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietako titularrek nekazaritza aseguruak kontratatzearen kostua finantzatzea.
2. Horrela, laguntzak emango zaizkie Agroseguro elkarteko erakunde laguntzaileei, baldin eta nekazaritza-ustiategien titularrek edo titularkideek Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planean sartutako aseguruak kontratatzea kudeatzen badute.
Laguntzak emango zaizkie, halaber, Nekazaritzako Aseguru Planean jasota ez dauden aseguruetarako poliza kolektiboak sinatzen dituzten nekazaritza-elkarteei, baldin eta poliza horietan instalazioetako kalteak eta fenomeno klimatiko kaltegarriek instalazio horietan eragindako galerak sartzen badira.
Diruz lagundu ahal izango dira Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planean jasotako aseguru-lerro hauen polizak, horien kontratazioa Agroseguro elkarteko entitate laguntzaileen bitartez kudeatu bada:
- Ardogintzako mahatsaren aseguru konbinatua.
- Babestutako laboreen aseguru konbinatua eta aparteko kalteena.
- Udaberriko eta udako barazkien aseguru konbinatua, izotzaren, harri-erauntsiaren eta uholdeen arriskuak estaltzen dituena eta aparteko kalteak bermatzen dituena.
- Aire libreko barazkien labore anitzeko asegurua.
- Ugalketa eta hazkuntzarako behi aziendaren ustiategiak.
- Ardi eta ahuntz aziendaren ustiategiak.
- Behi aziendaren entzefalopatia espongiformea (BEE).
- Balioespen genetiko handiko behi aziendaren ustiategiak.
- Zaldi aziendaren ustiategiak.
- Erlezaintzan lehorteak, suteak eta uholdeak/euri-jasak eragindako kalteak estaltzea.
- Ugaltzaileen eta haragitarako hazkuntzarako behien ustiategiak.
- Etorkizunean Nekazaritza Aseguruen Planean jaso litezkeen eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko ekoizpenen gertakariak estal ditzaketen bestelako aseguruak.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria