- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
KTB eredua. TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko kenkarien aurrerakina
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
2021-11-11 - 2023-12-31Helburua
Ahalbidetu nahi da TicketBAI obligazioa borondatez betetzea sutatzeko kenkariak inbertsio eta gastuak egiten diren unera aurreratzea modu likidoan.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Aurkezteko aukera daukate PFEZergaren, SZergaren eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunek, baldin eta egiten dituzten inbertsio eta gastuek bi kenkari hauek aplikatzeko eskubidea ematen badute:TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko kenkaria, eta txikitazko merkataritzaren eraldaketa digitalerako kenkari gehitua, TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzekoa.
Baldintzak
Beharrezkoa da zergadunak, aurreko lau zergaldietako batean gutxienez zerga hoie autolikidazioak aurkeztea eta autolikidazio hoien kuota likidoa edo efektiboa, kaasuan kasu, postiboa izatea. Gainera, zergaldi hoietako autolikidazioak aurkezteko epeak amaituta egon behar du lehen KTB eredua aurkeztu baino lehen.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerari ez zaio inongo dokumentaziorik gehitu behar.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
ZergaBidea plataformatik
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Tramitazio elektronikorako oharrak
ZergaBidea plataformatik, eta eskaerari ez zaio inolako dokumentaziorik gehitu behar.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
ARAUDIA
609/2021 Foru Agindua, azaroaren 9koa, "TicketBAI betebeharra borondatez betetzea sustatzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta establezimendu iraunkor bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan aplikatzek diren kenkarien aurrerakina" izen duen KTB eredua onetsi eta hura aurkezteko modua eta epea ezartzen dituena.
5/2021 Foru Dekretu-Araua, irailaren 7koa, TicketBAI obligazioa borondatzen betetzea sustatzeko kenkarien aurrerakin likido bat ezartzen duena.