Helburua
Enpresak behar duen baimena da, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan (autobusa), berezkoa duen enpresa-jardueraren osagarri den bidaiari-garraioa egiteko.
Pertsona/enpresa interesduna ezingo da izan garraio publikoko baimenen titularra.
Nork tramitatzen du
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
1.- Enpresak garraioa ez den jarduera batean jardun behar du.
2.- Bidaiariak garraiatzeko beharra justifikatu behar du, eta erabiltzaileak enpresaren zentroetako langileak, hornitzaileak edo haiengana jotzen duten bezeroak izan behar dira.
3.- Bidaiaren jatorria edo helmuga enpresak bere jarduera nagusiarekin lotutako lanak egiteko lekua izan behar da. Erabiltzen diren ibilgailuek enpresaren antolamenduan integratuta egon behar dute jabetzan, finantza-errentamenduan edo errentamendu arruntean.
4.- Gidariek enpresaren antolaketan integratuta egon beharko dute, eta behar diren gaikuntza guztiak izan beharko dituzte.
5.- Garraioa ezin da aparte kontratatu edo fakturatu. Hala badagokio, kostua produktuaren edo zerbitzuaren azken prezioan sartu beharko da, BEZa aplikatu aurretik.
6.- Posta elektronikoa dituela frogatzea.
7.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
8.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasaren ordainketa (24,27€). Eskatu ordainketa gutuna
- Baimenaren titularraren identifikazio-dokumentua (IKF, NAN, AIZ, iraupen luzeko edo aldi baterako bizileku-baimena, eta lan-baimena).
- Helbide elektronikoa izatearen zinpeko aitorpena, ordezkariak sinatuta, hala badagokio. EMAIL ZINPEKO AITORPENA
- Garraio premiaren erantzunkizunpeko adierazpena: Garraio premiaren erantzunkizunpeko adierazpena
- Zirkulazio baimena.
* Norberarena bada, ibilgailuaren xedeak edo ematen duen zerbitzuak Partikularra zehaztu gabea izan behar du, salbu eta Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II. Eranskinean jasota dauden beste zerbitzuetako bat betetzen badu.
- Fitxa tekniko osoa.
- Ibilgailua alokatutakoa bada, errentamendu-kontratua.
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bikoitietan (2024, 2026, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0). Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: