- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 18 -MPC- Salgaien garraio pribatuaren baimen berria (BGM >3.500kg)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Garraioa ez den beste jarduera batean aritzen diren enpresek egiten duten garraioa, baina beren jarduera nagusia garatzeko beharrezko osagarri gisa salgaiak garraiatu behar dituztenak.
Mota horretako garraioetarako ez da baimenik behar kasu honetan: baimendutako gehieneko masa 3,5 tona artekoa (3,5 tona barne) duten ibilgailuetan egiten bada garraioa.
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
1.- Salgaiak garraiatzeko beharra justifikatu behar da, enpresaren jardueraren izaeraren eta bolumenaren arabera.
2.- Gidariek enpresaren antolamenduan sartuta egon behar dute.
3.- Garraioa ezin da aparte kontratatu, ezta aparte fakturatu ere. Hala badagokio, kostua produktuaren edo zerbitzuaren azken prezioan sartu beharko da, BEZa aplikatu aurretik.
4.- Zergapekoen erroldan alta emanda egotea.
5.- Enpresaren posta elektronikoa izatea frogatu behar da (edozeinek balioko luke, gestorienak eta aholkularitzenak izan ezik).
6.- Ezin da eduki ordaindu gabeko zehapenik.
7.- Gestoria edo aholkularitza bidez jarduten bada: 001k ordezkari‑erroldan alta emanda egon behar da. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasaren ordainketa (24,76€). Eskatu ordainketa gutuna
- Baimenaren titularraren identifikazio-dokumentua (IKF, NAN, AIZ, iraupen luzeko edo aldi baterako bizileku-baimena, eta lan-baimena).
- Helbide elektronikoa izatearen zinpeko aitorpena, ordezkariak sinatuta, hala badagokio. EMAIL ZINPEKO AITORPENA
- Garraio premiaren erantzukizunpeko adierazpena non jarduera bat badatorren ekonomia-jardueren gaineko zergan altarekin: Garraio premiaren erantzukizunpeko adierazpena
- Zirkulazio baimena.
* Norberarena bada, ibilgailuaren xedeak edo ematen duen zerbitzuak Partikularra zehaztu gabea izan behar du, salbu eta Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II. Eranskinean jasota dauden beste zerbitzuetako bat betetzen badu.
- Fitxa tekniko osoa.
- Ibilgailua alokairuan bada, dagokion kontratua.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Autentifikaziorik gabe
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bikoitietan (2024, 2026, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0). Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: