GFAko Artxibo Historikoen dokumentuen kopien eskaera

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (Oñati) dokumentuen erreprografia zerbitzua (kopia) eskaintzen dute: 

  • baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak aukera ematen badu, eta,
  • haien edukiak legezko kontsulta murrizketarik ez badu.

Erreprografia digitala da.

Kopiak erabiltzeko baldintzak:

  • Dokumentuen eskudantzia eta jatorria aipatzeko baldintzak aipatzea.
  • Erabilera lizentzian ezarritako baldintzak betetzea (Creative Commons cc–by-sa edo kasu bakoitzean ezarritakoa).
  • Aldez aurretik aurrekontua onartzea eta erreprodukzioa ordaintzea.

Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua

Nori zuzenduta

 Pertsona fisikoak eta juridikoak.


Baldintzak

  • dokumentuen kontserbazio egoerak aukera ematen badu eta
  • haien edukiak legezko kontsulta murrizketarik ez badu


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Formularioa


Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide inprimakia beteta:

  • Identifikazio datuak.
  • Kopia eskatzen den dokumentuen identifikazio kode osoa.
  • Eskaeraren arrazoia
  • Konpultsa eskatzen duena konprometitzen da kopiak ez erreproduzitzera dagokion artxiboaren baimenik gabe.
  • Ezinbestekoa da erreproduzitutako dokumentuen jatorria adieraztea

Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak: 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Bestelako tramitazio bideak

Gipuzkoako Artxibo Orokorra

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
  • Telefonoa: 943-415262
  • email: agg-gao@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa:

  • Ordutegia: urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte, eta urriaren 1etik abenduaren 31ra arte:astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan 8:30tik 14:30era; asteartean, 8:30etik 18:00etara. Ekainaren 1etik irailaren 30era:astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
  • Telefonoa: 943-415060
  • email: ahpg-gpah@gipuzkoa.eus

Telematikoki:


Zuzeneko arretarako bulegoak

Arreta Zerbitzua

  • Helbidea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
  • Telefonoa: 943 11 21 11

Gipuzkoako Artxibo Orokorra (Tolosa)

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (Oñati)

  • Ordutegia: urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte, eta urriaren 1etik abenduaren 31ra arte: astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan 8:30tik 14:30era; asteartean, 8:30etik 18:00etara. Ekainaren 1etik irailaren 30era: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era


TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Aurreikusitako epea: 7 egun natural eskaera jasotzen denetik.

Legezko epea: 6 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa


ARAUDIA




INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

IZAPIDEAK:

  1. Eskaera jasotzea eta dagokion espedientea irekitzea.
  2. Erreprografia lanari dagokion aurrekontua helaraztea.
  3. Zenbatekoa ordaintzea.

Irudiak eskuragarri jartzea irudi digitalen web zerbitzarian, eta interesdunari posta elektronikoa bidaltzea, eskatutako irudiak deskargatzeko helbidearen eta irudiak erabiltzeko baldintzen berri emateko.


Informazio osagarria

1. Artxiboak eskaera jasotzea eta datuak egiaztatzea.

2. Dagokion espedientea irekitzea.

3. Artxiboak egiaztatuko du dokumentazioa hirugarren batentzat erreproduzitu daitekeen edo ez.

  • Ezin bada hirugarren batentzat erreproduzitu: artxiboaren arduradunak baliozkotutako dokumentuaren bidez jakinaraziko da ezinezkoa dela dokumentua erreproduzitzea.
  • Erreproduzitu ahal bada: Artxiboak egiaztatuko du eskatutako dokumentazioa formatu digitalean dagoen ala ez.

4. Formatu digitalean badago: interesdunari mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaio erreprodukzioaren kostua, zenbatekoa ordain dezan bidali aurretik.

  • Ordainketa egiaztatu ondoren, irudiak web zerbitzarian jartzen dira eskuragarri, eta mezu elektroniko bat bidaltzen da irudiak deskargatzeko helbidea adieraziz, eta irudiak erabiltzeko baldintzen berri ematen da.
  • Ordainketa in situ egiten bada, ordainagiria egiten da.

5. Formatu digitalean ez badago: Kontserbazio egoera eta kontsulta murrizketarik dagoen egiaztatzea.

  • Interesdunari mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaio erreprodukzioaren kostua, zenbatekoa ordain dezan bidali aurretik.
  • Ordainketa egiaztatu ondoren, irudiak web zerbitzarian jartzen dira eskuragarri, eta mezu elektroniko bat bidaltzen da irudiak deskargatzeko helbidea adieraziz, eta irudiak erabiltzeko baldintzen berri ematen da.
  • Ordainketa in situ egiten bada, ordainagiria egiten da.

Interesdunei kopiak bidali ostean, Gipuzkoako Artxibo Ataria webgunean sartzen dira jendaurrean jartzeko.