DOKUMENTU HISTORIKOAK EDO ARTXIBATEGI OSOAK GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIARI DOHAINTZAN EMATEKO ESKAINTZA

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiari Gipuzkoarako ondare intereseko artxiboak edo dokumentuak eskaintzea, inolako kontraprestazio ekonomikorik gabe, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean (Tolosa) edo Gipuzkoako Artxibo Historiko Probintzialean (Oñati) gordetzeko.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DPTUA.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusia
  • Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gipuzkoarentzat ondare interesa duten artxiboak edo dokumentuak dituen edozein pertsona fisiko edo juridiko.


Baldintzak

Gipuzkoarentzat ondare interesa duten artxiboak edo dokumentuak izatea eta ondasunaren jabetza egiaztatzea.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Formularioa


Aurkeztu beharreko agiriak

●        Eskabide inprimakia beteta

●        Dohaintzan eskaintzen diren dokumentuen zerrenda eta Gipuzkoarentzat duen ondare interesa.

●        Bildumaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua edo, bestela, haren titulartasunaren erantzukizunpeko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpena notarioaren aurrean formalizatuko da, baldin eta laga nahi diren ondasunak 2.000 eurotik gorakoak badira.

Hala badagokio, lagapenaren baldintzak.


Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Pertsona juridikoak eta profesionalak:

●      Bide telematikoz: Online izapidetzea

●        Egoitza elektronikoa

Pertsona fisikoak:

  • Bide telematikoz: Online izapidetzea

        https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Bestelako tramitazio bideak

Kultura Zuzendaritza Nagusia. Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen Zerbitzua.

(   943 11 27 87)

@ gvives@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 

Telefonoa:  943 41 52 62

@ agg-gao@gipuzkoa.eus

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historiko

Telefonoa: 943 41 50 60

@ ahpg-gpah@gipuzkoa.eus


Zuzeneko arretarako bulegoak

 Arreta Zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 18:30era. Ostiraletan, 8:30etik 14:30era. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

 Teléfono: 943 11 21 11



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Aurreikusitako epea: 1 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa
  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


-          Kode Zibila. 618. artikulua eta hurrengoak.

-          2/2019 Foru Araua, otsailaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kultur mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak arautzen dituena.

-          8/1996 Foru Araua, uztailaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzkoa (GAO, 1996ko uztailaren 12koa).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Kultura Zuzendaritza Nagusia, Kultura Departamentuko titularra edo Diputatuen Kontseilua, dohaintzaren zenbatekoaren arabera dira ebazpen duen organoa.

IZAPIDEAK:

  1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada.
  2. Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzura bidaltzea dokumentua aztertzeko eta hare balorazio teknikoa egiteko
  3. Onartzeko edo ukatzeko proposamena.
  4. Ondarearen arloan eskumena duen departamentuari igortzea eta, hala badagokio, Diputatuen Kontseiluak onartzea.
  5. Salbuespen fiskalaren ziurtagiria bidaltzea eta informazioa ematea Ogasunari (182 eredua).

Ebazpena jakinarazi ondoren, obrak jasotzeko eta egokitzeko lanak hasiko dira dagokion artxiboan.


Informazio osagarria

Ez dago, eta hala badagokio, dokumentuen tasazioaren kostea.

Donazioak onura fiskalak sortu ditzake indarrean dagoen mezenasgoari buruko Foru Araua aplikatzeagatik.

Eskaintzaren formularioan berariaz aipatuko da Gipuzkoako Foru Aldundiak beretzat gordetzen duela eskaintzen diren bildumetan bere intereseko objektuak hautatzeko eskubidea, eta ez duela itxitako bilduma osoak onartzeko betebeharrik izango.

Dohaintza onartzeak berekin dakar artxibo bakoitzaren erregistroan objektu bat sartzeko prozedura hastea eta Foru Aldundiak kontratatuta duen aseguruaren zenbatekoa urtearen amaieran handitzea.

OHARRAK:

  • Jarauntsiak inbentario onuraren arabera onartu direla ulertuko da beti.

Kostu bidezko edo baldintzapeko dohaintzetan, ondasunak onartuko dira soilik baldin eta aldez aurretik formalizatuko den espedientean egiaztatzen bada ezarritako kargaren balioak ez duela gainditzen jasotzen den ondasunaren balioa