Artxiboak eta dokumentuak GFAri aldi baterako lagatzeko eskaintza (Komodatua)

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiari dokumentu edo artxibo bat aldi baterako lagatzeko eskaintza, Gipuzkoako Artxibo Nagusian (Tolosa) edo Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) komodatuan gorde dezan, kontserbatzeko eta zabaltzeko (ondasunaren zaintza lagatzen da, haren jabetza gordetzen da)

Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Gipuzkoako Lurralde Historikorako interesa duen dokumentu edo artxiboren bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Baldintzak

Ondasunaren jabetza egiaztatzea.


HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Formularioa

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide inprimakia beteta
  • Dokumentua edo artxiboa zehatz-mehatz adierazten duen dokumentazioa eta Gipuzkoarako duen ondare garrantzia.
  • Bildumaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua edo, bestela, haren titulartasunaren erantzukizuneko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpena notarioaren aurrean formalizatuko da, baldin eta laga nahi diren ondasunak 2.000 eurotik gorakoak badira.

Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak: 

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Bestelako tramitazio bideak

Kultura Zuzendaritza Nagusia. Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen Zerbitzua.

Gipuzkoako Artxibo Orokorra

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa

Zuzeneko arretarako bulegoak

Arreta Zerbitzua

  • Helbidea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
  • Telefonoa: 943 11 21 11

TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

EBAZPENA

Ebazteko gehienezko epea

Zuzenbide pribatuari eta alderdien borondateari lotutako kontratua da.

Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa
  • Jakinarazpen elektronikoa

ARAUDIA

- Kode Zibila, 1740. artikulua eta hurrengoak.

- 8/1996 Foru Araua, uztailaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzkoa

43. artikulua- Erabilera lagapenak onartzea

1.- Beste administrazio publikoek, beste erakundeek edo partikularrek Gipuzkoako Foru Aldundiari jabari pribatuko ondasunen erabilera lagatzen diotenean, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua izango da, dagokion departamentuko foru diputatuaren proposamenez, lagapen hori onartu beharko duena, eta lagapenak, inplizituki, erabilera zehatz bat emateko baldintza edo konpromiso bat badakar Diputatuen Kontseiluaren baimena beharko da.

- 2/2019 Foru Araua, otsailaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kultur mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak arautzen dituena


INFORMAZIO OSAGARRIA

Oharrak

IZAPIDEAK:

  1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada
  2. Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzura bidaltzea dokumentua aztertzeko eta hare balorazio teknikoa egiteko
  3. Baldintza zehatzak ezartzea eta kontratuaren proposamena egitea
  4. Kultura Departamentuko titularren eta komodatzaile edo komodatzaileen artean kontratua formalizatzea.
  5. Komodatu kontratua formalizatu ondoren, objektua edo bilduma dagokion artxiboan jasotzeko lanak egingo dira.

Informazio osagarria

Kontratua kontraprestazio ekonomikorik gabekoa da, ondasuna erabili ahal izatearen truke; Aldundiak bere gain hartzen ditu ondasunaren erabilerak eta kontserbazioak sortutako gastu arruntak, nahiz eta klausula orokorrak eta partikularrak ezarriko diren alderdiek sinatuko duten komodatu kontratuan.

Dohaintzak onura fiskalak sor ditzake indarrean dagoen mezenasgoaren foru araua aplikatu ondoren.