- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 09 - MDL/MDP/OT/VT/VTC/VD/VS - Salgaien/bidaiarien garraio baimena birgaitzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Bidaiarien eta salgaien garraio publikorako baimena birgaitzea.
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
.- Sinadura elektronikoa. Garraioekin egin beharreko izapide telematiko guztietarako, beharrezkoa da sinadura elektroniko bat izatea garraio-baimenaren titularraren izenean, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa. Sinadura elektronikorako hainbat aukera daude. Ezagunenak IZENPE eta NAN digitala dira, eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emandakoa. B@KQ ez da baliozkoa. "Autosinadura" programa deskargatzea gomendatzen da, sinadura elektronikoarekin arazo asko aurrezten baititu, bai NANarekin, bai IZENPErekin. AUTOSINADURA hemen deskarga daiteke: http://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.htm
.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
.- Lanaren eta Gizarte-Segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.
.- Zerga betebeharrak beteta izatea.
.- Gaitasun profesionalaren baldintza betetzea, hala badagokio.
.- Gaitasun ekonomikoaren baldintza betetzea (NAZIOARTEKO GARRAIOA EGITEN EZ DUTEN MDL-ak, VT, VTC eta VS izan ezik).
.- VT (asegurua); VS garraio sanitarioa: ziurtagiri tekniko-sanitarioa; asegurua; 5 ibilgailuko gutxieneko flota mantentzea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
Tasaren ordainketa (24,76€ ibilgailuko). Eskatu ordainketa gutuna
Baimen motaren arabera: (*) Kasuistika bakoitzaren arabera, dokumentazio gehigarria eskatuko da, beharrezkoa izanez gero.
- MDL - Salgai arinen garraio baimena: MDL BIRGAITZEKO AGIRIAK ELEBITAN
- MDP - Salgai astunen garraio baimena: MDP BAIMENA BIRGAITZEA ELEBITAN
- OT - Garraio operadorearen garraio baimena: OT BAIMENA BIRGAITZEA ELEBITAN
- VD - Autobusak bidaiarien garraioa: VD BAIMENA BIRGAITZEA ELEBITAN
- VS - Garraio sanitarioa:
- GIZARTE SEGURANTZAREKIN LOTUTA -
- Gizarte Segurantzan alta eman izanaren egiaztagiria.
- Pertsona juridiko baten (kooperatiba edo sozietate mugatu baten) Gizarte Segurantza autonomoen bitartez egiaztatzen baldin bada:
- Bazkideen liburua: bazkideetako bakoitzaren autonomoetako azken ordainagiria.
- Bazkideetako bakoitza lan betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egina.
- GIZARTE SEGURANTZAREKIN LOTUTA -
- IBILGAILUEKIN LOTUTA:
- Errentan hartutako ibilgailuak izanez gero, haien errenta kontratu eguneratuak.
- Asegurua eta aseguruaren gaurkotutako ordainagiria, non polizaren zenbakia agertzen den.
- Ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
- TAXIak (VT) eta VTCak - Bidaiarien garraioa:
- GIZARTE SEGURANTZAREKIN LOTUTA - Pertsona juridiko baten (kooperatiba edo sozietate mugatu baten) Gizarte Segurantza autonomoen bitartez egiaztatzen baldin bada:
- Bazkideetako bakoitzaren autonomoetako azken ordainagiria.
- Bazkideetako bakoitza lan betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko ziurtagiria, Gizarte Segurantzak egina.
- IBILGAILUEKIN LOTUTA:
- Errentan hartutako ibilgailuak izanez gero, haien errenta kontratu eguneratuak.
- VT baimenentzat bakarrik: Asegurua eta aseguruaren gaurkotutako ordainagiria, non polizaren zenbakia agertzen den.
- GIZARTE SEGURANTZAREKIN LOTUTA - Pertsona juridiko baten (kooperatiba edo sozietate mugatu baten) Gizarte Segurantza autonomoen bitartez egiaztatzen baldin bada:
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa Garraioko eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez bidali behar da.
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Tramitazio elektronikorako oharrak
Sinadura elektronikoa. Garraioekin egin beharreko izapide telematiko guztietarako, beharrezkoa da sinadura elektroniko bat izatea garraio-baimenaren titularraren izenean, dela pertsona fisikoa, dela juridikoa. Sinadura elektronikorako hainbat aukera daude. Ezagunenak IZENPE eta NAN digitala dira, eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak emandakoa. B@KQ ez da baliozkoa. "Autosinadura" programa deskargatzea gomendatzen da, sinadura elektronikoarekin arazo asko aurrezten baititu, bai NANarekin, bai IZENPErekin. AUTOSINADURA hemen deskarga daiteke: http://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.htm
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaARAUDIA
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: