Basogintza kudeatzeko plan teknikoak onartzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Titularrek mendiak zuzen kudeatzeko aurkeztutako basogintza kudeatzeko plan teknikoak onartzea.


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.
  • Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia
  • Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua

Harremana

Telefonoa: 943 112058

Fax: 943 431154

email: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus


Nori zuzenduta

Nekazaritza ustialekuetako titularrak.


Baldintzak

  • Eremu geografiko homogeneo batean (eskualde berean edo ondokoetan) kudeaketa tresna honen mende titular batek dituen partzelak BKPT bakar batean sartuko dira. Partzelak Nekazaritza Ustialekuetako Erroldan izena emanda egongo dira.
  • Kudeaketa Planak, basogintzako teknikari eskudunek idatziak.
  • Datu eta deskripzio hauek izango dituzte:
  1. Memoria, datu hauek zehaztuta: mendiaren izena, legezko egoera, kokapena, partzelen datuak SIGPACen arabera, idazle taldea, indarraldia.
  2. Mendiaren deskripzioa, hau zehaztuta: ezaugarri topografikoak, litologikoak, edafologikoak, geomorfologikoak, klima, lurra, landaredia, fauna, bide azpiegiturak, ehiza eta arrantza jarduerak, abeltzaintzako eta aisialdiko jarduerak, ondare kultural eta historikoa, espazio natural babestuetan egotea eta abar.
  3. Errodalizazioa.
  4. Gaur egungo existentziak.
  5. Etorkizuneko baso landaketak
  6. Plan Dasokratiko orokorra. Plana garatuko den zabalera ekintza unitatetan banatzea.
  7. Ustiaketaren eta jardueren programa.
  8. Inbertsioen eta sarreren plangintza, BKPT indarrean dagoen bitartean.
  9. Eraginaren Azterketaren azterketa, derrigorrezkoa den heinean.
  10. Planoak.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

Basogintza Kudeatzeko Plan Teknikoa, erredaktoreak eta ustiategiaren titularrak sinatuta.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko  Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Gehienez ere hiru hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa
  • Ohiko postaz


ARAUDIA


  • Berezia:

  1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia (GAO 77 zk., 2021/04/28).
  2. 2006ko urriaren 20ko 7/2006 Foru Araua, Gipuzkoako Mendiena (GAO 204 zk., 2006/10/26).
  • Orokorra:
  1. 2003ko azaroaren 21eko 43/2003 Legea, Mendiena (BOE 2003/11/22).

 

INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

  • Beste harreman batzuk:
  1. Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia

Tel.: 943 113712

  1. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak: Azpeitia, Bergara, Elgoibar, Oiartzun, Ordizia, Tolosa eta Zarautz