ARTXIBO HISTORIKOETAKO DOKUMENTUAK ERRESERBATZEA, KONTSULTA PRESENTZIALA EGIN AURRETIK

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (Oñati) dokumentuak aurrez aurre kontsultatzeko zerbitzua eskaintzen dute, baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen badu edo dokumentuen edukiak kontsultarako legezko murrizketarik ez badu. 

Dokumentu horiek kontsultatzeko moduan egon daitezen errazteko, erreserba eskaera bat egin daiteke aldez aurretik, betiere dokumentuaren edo dokumentuen erreferentzia kodea zehatz-mehatz ezagutzen bada.

  Gehienez 10 dokumentu eskatu ahal izango dira.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DPTUA.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusia
  • Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzua

Nori zuzenduta

Pertsona fisikoak eta juridikoak


Baldintzak



Eskatzen den dokumentua aurkitzeko behar den informazioa ematea



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Formularioa


Aurkeztu beharreko agiriak


Eskatutako dokumentuak identifikatzea eta aurkitzea ahalbidetuko duen beharrezko informazioarekin lotzea.

Inprimakian eredua sartu da.


Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Pertsona juridikoak eta profesionalak:

●      Bide telematikoz: Online izapidetzea

●        Egoitza elektronikoa

Pertsona fisikoak:

  • Bide telematikoz: Online izapidetzea

        https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Bestelako tramitazio bideak

- Gipuzkoako Artxibo Orokorra:

Tel. 943-415262

agg-gao@gipuzkoa.eus

- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa:

Tel. 943-415060

ahpg-gpah@gipuzkoa.eus


Zuzeneko arretarako bulegoak

Arreta Zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30etik 18:30era. Ostiraletan, 08:30etik 14:30era. Abuztuan, 08:30etik 14:30era.

Telefonoa: 943 11 21 11



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Telefono bidez
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Gehienezko epea: 3 egun eskaera jasotzen denetik

Legezko epea: 6 hilabete


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa
  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


-          7/90 Legea, Euskal kultura Ondareari buruzkoa, 60. artikulua

-          3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babestekoa eta eskubide digitalak bermatzekoa.

- Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoetako dokumentuak eskuratzeko, kontsultatzeko eta erreproduzitzeko jarraibideak: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH)



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

  1. Eskatzailea erregistratzea (ikertzailearen fitxa)
  2. Eskaera jasotzea eta datuak egiaztatzea
  3. Eskaerari dagokion espedientea irekitzea.
  4. Artxiboak dokumentazioa aurkituko du eta kontsultatzeko prestatuko du.
  5. Artxiboak interesdunari jakinaraztea dokumentazioa kontsultarako eskuragarri duela.
  6. Dokumentazioa ikerketa aretoan kontsultatzea: mailegua aretoan eta agiriak jasotzea.

Informazio osagarria

Edozein unetan eskatu daiteke