- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Ondare interes handiko ondasunak Foru Aldundiari lagatzeko eskaintza
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gordailuari edo foru museo bati ondare interesa duten objektuak (interes etnografikoa edo artistikoa) inolako kontraprestazio ekonomikorik gabe emateko eskaintza.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Harremana
Pertsona juridikoak eta profesionalak:
• Telematikoa: online izapidetzea
Pertsona fisikoak:
• Aurrez aurrekoa:
Gipuzkoako Foru Aldundia. Arreta Zerbitzua.
Gipuzkoa Plaza, z/g, 20004 Donostia, Gipuzkoa.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:30etik 18:30era. Ostiraletan, 8:30etik 14:30era. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Telefonoa: 943 11 21 11
•Telematikoa:online izapidetzea
Informazio gehiago:
Gordailua eta Museoen Zerbitzua
Kultura Zuzendaritza. Zerbitzua: Gordailua eta Museoak
Posta elektronikoa: gordailua@gordailua.eus
Telefonoa: 943 41 51 78
Nori zuzenduta
Gipuzkoako Lurralde Historikorako interesgarria den objektu edo ondare-bildumaren bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Foru Aldundiari ondare-intereseko ondasunak emateko inprimakia (PDF)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Eskaintzen den bildumaren piezak zehatz-mehatz adierazten dituen dokumentazioa, eta Gipuzkoarako duen ondare garrantzia.
- Bildumaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua edo, bestela, haren titulartasunaren erantzukizunpeko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpena notarioaren aurrean formalizatuko da, baldin eta laga nahi diren ondasunak 2.000 eurotik gorakoak badira.
- Hala badagokio, lagapenaren baldintzak.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
- Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidatzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak bakarrik:
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
TRAMITAZIO FASEAK- Eskaera erregistratzea, eta hala badagokio, zuzentzea.
- Gordailua eta Museoen Zerbitzura bidaltzea, azterketa eta balorazio teknikoa egiteko.
- Kanpoko tasazio ekonomikoa egitea
- Departamentuko titularrak onartzeko edo ukatzeko proposamena eta dohaintza agiria egitea.
- Proposamena ondareari buruzko eskumenak dituen departamentuari bidaltzea.
- En su caso, aceptación por el Consejo de Gobierno foral.
- Departamentuko titularrak kontratua sinatzea (Diputatuen Kontseiluak eskuordetuta).
- Idazkaritza Teknikoak 182 eredua prestatzea, Ogasun eta Finantza Departamentuari bidaltzeko.
- Ziurtagiria igortzea emaileari, mezenasgoaren ondoriozko zerga salbuespenak izateko.
- Ondasunak Gordailuan entregatzea.
OHARRAK:
Jarauntsiak inbentario onuraren arabera onartu direla ulertuko da beti.
Kostu bidezko edo baldintzapeko dohaintzetan, ondasunak onartuko dira soilik baldin eta aldez aurretik formalizatuko den espedientean egiaztatzen bada ezarritako kargaren balioak ez duela gainditzen jasotzen den ondasunaren balioa.