- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko baimena ematea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako lurralde eremuan jarduera arkeologikoak edo paleontologikoak, bai lurrekoak bai urpekoak, egiteko aurretiazko eta nahitaezko baimena.
Salbuespena: lurrak mugitzea ez dakarten azaleko prospekzio proiektuek eta eraikinen altxaeren azterketa estratigrafikoek ez dute baimenik behar.
Jarduera arkeologiko mota batzuen informazio zerrenda:
- Labar-arteari buruzko azterketa.
- Lur mugimenduen prospekzioa
- Kontrol arkeologikoa.
- Zundaketa arkeologikoa
- Indusketa arkeologiko
Jarduera horien definizioa kontsulta dezakezu Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 64. artikuluan.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Pertsona fisikoak eta juridikoak
Baldintzak
Baimenaren titularrak zuzendu beharko du baimendutako jarduera arkeologikoa eta paleontologikoa. Baimenaren titularrak pertsona fisikoa izan behar du eta hauek egiaztatu beharko ditu: unibertsitateko titulua, arkeologia eta paleontologian prestakuntza nahikoa, baimendutako jarduera arkeologiko edo paleontologikoko jarduerak zuzentzeko esperientzia kontrastatua, eta esku-hartze eremuarekin bat datorren aldi historikoan edo aldi historikoetan prestakuntza egokia.
Eremu paleontologiko bateko edozein ikerketa lan zuzentzeko, ikertu nahi den aztarnategiaren ezaugarrietara egokitutako titulazio akademikoa eskatuko da. Nolanahi ere, lekuaren tipologiarekin bat datorren prestakuntza ziurtatu beharko da paleontologiako edo natura zientzietako arloetan.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Jarduera arkeologikoak egiteko baimenaren eskaera (formulario PDF betegarria)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Proiektu arkeologikoa atal hauek barne:
- Orubearen potentzial arkeologikoaren ebaluazioa jasotzen duen memoria, dokumentazio historikoa
- Metodologia
- Planoak, argazkiak.
- Jardueraren egutegia.
- Aurrekontua
- Estali gabeko egituren eta induskatutako azalera estaltzearen eta lurraren jatorrizko itxura leheneratzearen kasuan, dagokion babes plana ere aurkeztuko da.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Pertsona juridikoak eta profesionalak
- Bide telematikoz:
Jarduera arkeologikoak egiteko baimenaren eskaera (formulario elektronikoa)
Pertsona fisikoak:
- Bide telematikoz:
Jarduera arkeologikoak egiteko baimenaren eskaera (formulario elektronikoa)
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 08:30-14:3. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Udako ordutegia: 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Hiru hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa, 33. eta 63-71 artikuluak.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
IZAPIDEAK:
1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada.
2. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak eskaera aztertuko du eta proposamen txostena egingo du.
3. Idazkaritza Teknikoak ebazpena prestatuko du.
4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebazpena onartzea eta jakinaraztea:
- Jarduera zuzentzen duenari
- Kultur ondarea kokatzen den udalari
- Eusko Jaurlaritzari
5. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak jasotzea baimendutako memoria arkeologiko eta paleontologikoa.
Informazio osagarria
Ebazpenerako aurreikusitako epea: hilabete bat.