Helburua
Obra lizentzia lortu aurreko nahitaezko baimena, obrak egitearen ondorioz ukituko diren kultura-ondasun deklaratuko eremu edo ondasun arkeologiko edo paleontologikoetan.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Obren sustatzailea edo sustatzaileak
Baldintzak
Baimenaren titularrak zuzendu beharko du baimendutako jarduera arkeologikoa eta paleontologikoa. Baimenaren titularrak pertsona fisikoa izan behar du eta egiaztatu beharko ditu: unibertsitateko titulua, arkeologia eta paleontologian prestakuntza nahikoa, baimendutako jarduera arkeologiko edo paleontologikoko jarduerak bere gain hartzeko esperientzia kontrastatua, eta esku-hartze eremuarekin bat datorren aldi historikoan edo aldi historikoetan prestakuntza egokia.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Pertsona juridikoak eta profesionalak
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/
Pertsona fisikoak:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak:
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Ebazpenerako aurreikusitako epea: hilabete bat
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa
33. eta 66. artikuluak
Oharrak
IZAPIDEAK:
1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada.
2. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak eskaera aztertuko du eta proposamen txostena egingo du.
3. Idazkaritza Teknikoak ebazpena prestatuko du.
4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebazpena onartzea
5. Idazkaritza Teknikoak ebazpena jakinaraztea
6. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak jasotzea baimendutako memoria arkeologiko eta paleontologikoa.