BAIMEN ESKAERA OBRAK EGITEKO DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO KULTURA ONDASUNETAN

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Donostiako Elizbarrutiaren titulartasuneko edozein motatako kultur ondasunetan esku hartzeak egiteko ezinbestekoa da Foru Aldundiko baimena izatea, nahiz eta ondasun horiek Euskal Kultura Ondarearen Legearen babesa ez izan (Donostiako Elizbarrutiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena, 2009ko maiatzaren 8koa).


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DPTUA.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusia
  • Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Forfmularioa


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Proiektu teknikoa (jarduketak hala eskatzen duenean): estalkiaren egiturari buruzko lanak; fatxadetan sakoneko jarduketak, drainatzeak, instalazio elektrikoko lanak eta berokuntza aurreikusten diren lanak
  • Obra txikietarako (eraikuntza-munta txikiko obrak, arkitektura-konfigurazioari eta eraikinen funtsezko eta egiturazko elementuei eragiten ez dietenak:

                        ¨ Egin beharreko obraren memoria, materialak eta kalitateak adieraziz

                   ¨ Egin beharreko jarduera ulertzen dela bermatuko duen informazio grafikoa.

                      ¨ Aurrekontu xehatua

  • Donostiako Gotzaindegiaren baimena esku hartzeko

Erretaulen, horma-pinturen eta organoen gaineko esku hartzeen kasuan, enpresa lizitatzaileek zaharberritze proiektua idatziko dute, aurrekontua jasota, memoria teknikoan, aurrekontu zenbatetsian eta ezaugarri teknikoen agirian oinarrituta; lehen bi kasuetan, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroaren kontura izango da, eta hirugarren kasuan, berriz, Gipuzkoako Organoak eta Armonioak Jontserbatzeko eta Zaharberritzeko Batzorde Teknikoaren kontura.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera


 

  • Bide telematikoz:

        https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Aurreikusitako epea: hilabete bat

Legezko epea: hiru hilabete


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko lankidetza hitzarmena, 2009ko maiatzaren 8koa, eta 2017ko maiatzaren 18ko Foru Aginduaren bidezko hamabosgarren klausularen aldaketa:  Bederatzigarren, hamargarren, hamalaugarren eta hamabosgarren klausulak (2017ko maiatzaren Foru Aginduren bidez aldatuta) .



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada.

    2. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak dokumentazioa aztertu eta ebazpen proposamenaren txostena egingo du.

3.  Idazkaritza Teknikoak ebazpena idatziko du

4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebazpena onartzea eta jakinaraztea:

  • Obra sustatzaileari
  • Kultur ondarea kokatzen den Udalari

Informazio osagarria

Ebazpenerako aurreikusitako epea: hilebete bat