Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapeneko proiekturako laguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
a) Kalitatezko nekazaritza produktuak merkaturatzea. Lehen sektoreko ekoizleen lehiakortasuna hobetzeko inbertsioen bidez, nekazaritzako elikagaien katean hobeto integra daitezen, tokiko merkatuak eta banaketa zirkuitu laburrak sustatuz eta lan horiek erraztuko dituzten azpiegituretan inbertsioak eginez.

b) Landa eremuan enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko jardueretan/proiektuetan egindako inbertsioak.  Enplegua sortzeko konpromiso esplizitua adierazita, lanpostu kopurua handituz dirulaguntza eskatu aurreko egoerarekin alderatuta.  Inbertsioak enplegua sortzen duela ulertuko da eskatzaileak aurkezten duen enplegurako konpromiso esplizitua (gutxienez urtebete) dirulaguntzaren azken ordainketan betetzen denean gehienez ere.

c) Toki entitateek, entitate txikiek eta landa garapeneko elkarteek (LGE) makineria eta ibilgailuak erostea, tokiko, eskualdeko probintziako eta sektoreko komunitateek eskatzen dituzten zerbitzuak emateko. Eskura dauden baliabideak modu arrazionalagoan aprobetxatuta, makineriaren kostuak murriztuta eta baserritarren bizi kalitatea hobetzeko ekintzak eginda.

d) Toki, eskualde eta lurralde eremuetan prestazio berriak aurkezten dituzten inbertsio proiektu berritzaileak   Nekazaritzako produktu berriak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko proiektu berritzaileetan inbertsioak egiteko laguntzak.  Kategoria honetan ez da sartzen gaur egun prozesuan erabiltzen den eta antzeko ezaugarriak dituen beste ekipo batekin ordezkatzen den ekipoa.

e) Landa eremuetako ostatuak zaharberritzeko eta ekipatzeko, eta gizarte eta kultura zerbitzuetarako inbertsioak egiteko laguntzak. Ostatuen kasuan, eskaera egiteko unean kudeaketa plan bat aurkeztu beharko da.

f) Nekazaritzako zerbitzuak modernizatzea eta digitalizatzea. Nekazaritzako zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak abian jartzea, landa eremuaren eta hiri eremuaren artean dagoen eten digitala gutxitzeko. Kanpoan geratzen dira telekomunikazio sareak hedatzeko inbertsioak.

g) Landa elektrifikazioa. Transformazio zentroen eta tentsio baxuko lineen hobekuntza eta egokitzapena, baita lurzoru urbanizaezinean eta landa herriguneetan dauden nekazaritza ustiategiak eta etxebizitzak argindarrez hornitzeko lineak ere.

Banaketa sarearen lineen kasuan, airekoak bakarrik lagunduko dira diruz (inola ere ez lur azpikoak, hirigintza arauek hala eskatzen dutelako salbuesten diren kasuetan izan ezik). Babes kaxak eta kaxatik jabetza pribatuko instalazioetara lotzeko instalazioak ere ez dira diruz lagunduko.


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza