Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak sustatzeko dirulaguntza
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan energia-komunitate berriak sortzeko dirulaguntzak norgehiagoka bidez ematea arautzea. Era berean, oinarri hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoeneko eratuta dauden energia-komunitateei zuzendutako dirulaguntzak ematea, eguneroko kudeaketa egiteko eta eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioetan inbertsioak egiteko ere.
Zehazki, honako jarduera hauek hartuko dira diruz laguntzeko modukotzat:
- Energia-komunitateen prestakuntza erraztera bideratutakoak, zehaizki:
- Energia-komunitateak eratzeko partaidetza-prozesuak antolatzea
- Abian jarri nahi diren energia-komunitateei buruzko informazio- eta publizitate-kanpainak.
- Interesdunen aurreinskripziorako beharrezko baliabideak prestatzea (web orriak, inskripzio-orriak, etab.).
- Energia-komunitatearen bideragarritasun tekniko-ekonomikoaren eta hartu beharreko gobernantza-aukeren azterketa.
- Energia-komunitatea eratzeko legezko agiriak idatzi eta inskribatzea (estatutuak, eskritura publikoak, etab.).
- Energia-komunitateekin lotu nahi diren eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen bideragarritasunari buruzko azterlanak.
- Eratutako energia-komunitateei laguntzeko direnak, zehazki:
- Funtzionamenduan dagoen energia-komunitatearen kudeaketari laguntzeko eta haren jarraipena egiteko jarduerak
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak martxan jartzeko jarduerak. Instalazioen proiektu teknikoak eta horien gauzatzea barne hartuko ditu.
Diruz laguntzeko modukoak izango dira soilik Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako proiektu edo instalazioak, baldin eta ekipo berriez osatuta badaude eta aldez aurretik erabili ez badira.
Nork tramitatzen du
- INGURUMENEKO ETA OBRA HIDRAULIKOETAKO DPTUA.
- Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Agiri eta ereduetara sarrera
Internet bidezko eskaera
Sakatu izapidetzara joateko
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Informazio zehatza