- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Hirigintza baimenaren aurreko nahitaezko baimenak Euskal Kultura ondareari buruzko legeak babestuta
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
6/2019 Legeak, maiatzaren 9koak, Euskal Kultur Ondareari buruzkoak, hainbat kasu ezartzen ditu non nahitaezkoa den aldez aurreko baimena lortzea Legeak babesten dituen kultur ondareetan obrak egiteko, betiere, plan berezi bidez, ondasun horien antolamendu xehatua onartu ez bada.
Antolamendu xehatua eduki arren, eta nahitaezkoa ez den kasuetan, foru baimena eska daiteke, administrazioen arteko lankidetza gisa emango dena; kasu horretan, baimen hori ez da aginduzkoa eta loteslea izango.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Harremana
Kultura Zuzendaritza. Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen Zerbitzua.
Telefonoa: 943-112895 / 943-112898
Posta electronikoa: jmaroto@gipuzkoa.eus; airoz@gipuzkoa.eus.
Nori zuzenduta
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak.
Beste pertsona interesdun batzuk: kultura-ondasunen titularrak edo haiek baimendutako pertsonak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Proiektu teknikoa (jarduketak hala eskatzen duenean): estalkiaren egiturari buruzko lanak; fatxadetan sakoneko jarduketak, drainatzeak, instalazio elektrikoko lanak eta berokuntza aurreikusten diren lanak…Hala badagokio, udaleko obra lizentzia lortzeko aurkeztutakoa.
- Obra txikietarako (eraikuntza-munta txikiko obrak, arkitektura-konfigurazioari eta eraikinen funtsezko eta egiturazko elementuei eragiten ez dietenak:
- Egin beharreko obraren memoria, materialak eta kalitateak adieraziz.
- Egin beharreko jarduera ulertzen dela bermatuko duen informazio grafikoa.
- Aurrekontu xehatua.
* Erretaulen, horma-pinturen eta Donostiako Gotzaindegiaren titulartasuneko organoen kasuan, zaharberritze-proiektua, Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak eta Gordailua eta Museoen Zerbitzuak egindako memoria batean zaharberritzeko proiektua oinarrituta egon behar da.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Pertsona juridikoak eta profesionalak
- Bide telematikoz: Online izapidetzea
Pertsona fisikoak:
- Bide telematikoz: Online izapidetzea
Hirigintza baimenaren aurreko nahitaezko baimena babestutako kultura ondasunetan esku hartzetarako (formulario elektronikoa)
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak:
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30.Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30
Tel. 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: hiru hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa
33. eta 46. artikuluak
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
IZAPIDEAK:
1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada.
2. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak dokumentazioa aztertu eta ebazpen proposamenaren txostena egingo du.
3. Idazkaritza Teknikoak ebazpena idatziko du
4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebazpena onartzea eta jakinaraztea:
- Obra sustatzaileari
- Katalogatutako ondarea kokatzen den Udalari
- Eusko Jaurlaritzari
OHARRA: Ez denean nahitaezkoa, baimenaren edukia ez da loteslea izango.
Derrigotasun taula
|
7/1990 Legearen definizioaren arabera |
2/2019 Legearen definizioaren arabera Babes maila: |
Indarrean dagoen udal antolaketa xehatua |
Nahitaezkoa al da baimena? |
|
|
Ondasun higiezinak |
Katalogatuak |
Oinarrizkoa |
Ez. |
Ez. |
|
Ondasun higiezinak |
Katalogatuak |
Oinarrizkoa |
Bai |
Ez. |
|
Ondasun higiezinak |
Inbentariatutakoak |
Ertaina |
Ez. |
Bai |
|
Ondasun higiezinak |
Inbentariatutakoak |
Ertaina |
Bai |
Ez. |
|
Ondasun higiezinak |
Kalifikatuak |
Berezia |
Ez. |
Bai |
|
Ondasun higiezinak |
Kalifikatuak |
Berezia |
Bai |
Ez. |