Baimenak 12 - VD - Bidaiariak autobusez garraiatzeko baimen berria

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Baimen honek bidaiariak autobusez garraiatzeko baimena ematen du, linea erregularra zein diskrezionala.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea: 

Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia

Ordutegia:

8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera


Helbide elektronikoa:

garraiobaimenak@gipuzkoa.eus


Harremanetarako telefonoa:

943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.

.- Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea. Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko herrialderen batekoa izatea, edo atzerritartasun-araubideko baimena izatea garraiolari-jarduerarako.

.- Pertsona juridikoetan, gizarte-xedeak errepidean bidaiarien garraioa jaso behar du.

.- Baliabide hauek dituela frogatzea: bitarteko informatikoak, posta elektronikoa, eta sinadura elektronikoa, ziurtapen zerbitzuen emaile baimendu batek emana.

.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

.- Gutxienez ibilgailu bat izatea jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean, trakzio propioa duena eta Espainian matrikulatua dagoena. Ibilgailu horrek bi urte baino gutxiagoko antzinatasuna izan behar du lehenengo matrikulazio-datatik.

.- Lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.

.-Zerga betebeharrak beteta izatea:

1.- Enpresa BEZean alta emanda egotea (036): "bidaiariak errepidez garraiatzeko" jarduera.

2.- Ibilgailua JEZean alta emanda egotea (840): “bidaiariak errepidez garraiatzeko” jarduera.

.- Garraio jarduera egingo den egoitza bat edukitzea.

.- Gaitasun ekonomikoa: 9.000 € lehenengo ibilgailuagatik eta 5.000 € atxikitako ibilgailu gehigarri bakoitzeko.

.- Linea erregularren kasuan, erreklamazio-liburua edukitzea.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Aurkeztu beharreko agiriak:

.- Tasa: 24,76€+ 9,87€ liburuarengatik, línea erregularren kasuan. Eskatu ordainketa gutuna: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT3

.- Esteka honetan aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda dago: VD BAIMEN BERRIA - ELEBITAN 

 

Ereduak:

.- Baimenaren titularraren zinpeko aitorpena, ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa badituela adierazten duena. EMAIL ZINPEKO AITORPENA 

.- Gaitasun-agiridunaren/garraio kudeatzailearen zinpeko aitorpena, posta elektronikoa baduela adierazten duena. GARRAIO KUDEATZAILEA - POSTA ELEKTRONIKOA 

.- Baimenaren titularraren adierazpena zeinean enpresaren jarduera profesionalaren egoitza adierazten den, etxebizitza partikularrarekin bat ez badator. JARDUERAREN EGOITZA AITORPENA 

.- Hirugarren bati baimena ematea dokumentazioa jasotzeko.  HIRUGARREN BATI BAIMENA EMATEA DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO  


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa: 

Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica

 Argibideak 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA


  • Berezia:
  1. FOM/1230/2013 Agindua, maiatzaren 31koa, bidaiarien errepideko garraio publikoa kontrolatzeko arauak ezartzen dituena.
  • Orokorra:
  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bikoitietan (2024, 2026, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0). Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.


Informazio osagarria

Baimenen egoeraren kontsulta:

https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte