Takografo digitalaren txartela eskatzea

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Txartelaren iraungitze-data baino HOGEITA HAMAR EGUN BALIODUN lehenago, gehienez ere.Hogeita hamar egun horiek baino lehenago EZIN DA berritu. Txartela iraungi ondoren, ez dago berritzeko data mugarik.

Helburua

Txartela lehen aldiz egiteko, berritzeko, datuak aldatzeko eta ordezteko eskaerak izapidetzea.

Gidari txartela: gidaria identifikatzen du eta aukera ematen du gutxienez azken 28 egunetan egindako jarduerari buruzko datuak gordetzeko. Bost urteko balioa du. Gidari batek ezin du gidari-txartel baliodun bat baino gehiago eduki, eta bere txartel pertsonalizatua erabil dezake soilik.

 Enpresa txartela: takografo digitala duten ibilgailuen titularra edo errentaria identifikatzen du, eta enpresaren ibilgailuetan instalatutako kontrol-aparatuan gordeta dagoen informazioa ikusteko, transferitzeko eta inprimatzeko aukera ematen du. Bost urteko balioa du. (Enpresa bakoitzak 62 txartel izan ditzake gehienez).

 Lantegi txartela: takografo digitalaren fabrikatzailea, instalatzailea, ibilgailuen fabrikatzailea edo behar bezala baimendutako zentroa identifikatzen ditu, eta aukera ematen du takografoa probatzeko, aktibatzeko, kalibratzeko eta datuak takografo digitalera transferitzeko. Urtebeteko balioa du (PIN kodea behar du funtzionatzeko).


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbide elektronikoa: tacografodigital@gipuzkoa.eus  

Harremanetarako telefonoa: 943 112011


Nori zuzenduta

Gidari txartela: takografoa nahitaez izan behar duen ibilgailu baten gidariak, egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenak.

 Enpresa txartela: takografo digitala duten ibilgailuen titular edo errentari diren enpresak, zerga-egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan dutenak.

 Lantegi txartela: ibilgailuen fabrikatzaileak eta atzerriko fabrikatzaileen legezko ordezkariak; karrozerian takografo digitala instalatuta edukitzea nahitaezkoa duten autobus eta autokarren karrozeriak fabrikatzen dituztenak; takografo digitalen fabrikatzaileak eta fabrikatzaile atzerritarren legezko ordezkariak eta haien lantegi ofizialak; ibilgailuak konpontzeko lantegiak, mekanikako edo elektrizitateko jarduera-adarretakoak; eta, azkenik, ibilgailuen azterketa teknikoko (IAT) guneak, ekoizpen instalazioak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dituztenak.


Baldintzak

1) EGOITZA.  Egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izan behar da. 

 2) ZIURTAGIRI DIGITALA. Eskatzaileak ziurtagiri digital bat eduki behar du 

 3) TASA ORDAINDU. 54,06 euro da takografo-txartelaren izapideak egiteko tasa (eskaera, berritzea, galtzea, lapurreta, AIZetik NANera aldatzea). Eskatu ordainketa-gutuna helbide honetan: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=TACDI

 4) ESKABIDE-ORRIA. Eskabide-orria beteta aurkeztu: http://takografodigitala.gipuzkoa.eus/ Oso garrantzitsua da eskabide-orrian posta elektronikoko helbide bat adieraztea. Dokumentazioa osatu gabe badago, bide telematikoz eskatuko da.

 5) GIDABAIMENA. Indarrean dagoen gidabaimen bat eduki behar da, C, C1, D, D1 edo B+E motakoa.

 ORDEZKARI BIDEZ IZAPIDETZEKO: beharrezkoa da aldez aurretik Garraio Zerbitzuan ordezkaritza egiaztatzea.



HASIERA ETA ESKAERA


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Takografo digitalaren txartelarekin lotutako izapide guztiak modu telematikoan egin behar dira.

 Izapidetzea honela egin daiteke:

-        Eskabide-orria bete eta egoitza elektronikora bidalita, eskatutako agiriekin batera:  https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro/


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

oilik xede hauetarako izapideak egiten dira bulegora bertaratuta, aldez aurretik hitzordua eskatuz betiere:

  • Txartelak ordeztu, gaizki dabiltzalako.
  • Takografo digitalaren txartela trukatu, herrialde aldaketagatik.
  • Takografo digitalaren txartela trukatu, txarteletako datuak aldatzeagatik: NAN, AIZ, helbidea, datu okerrak.
  • Izapidetze telematikoan eragina duten izapideak (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministeriotik jasotako mezua aurkeztu behar da).

 Hitzordua eskatzeko, mezua bidali behar da helbide honetara:

tacografodigital@gipuzkoa.eus



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

ARAUDIA


EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 165/2014 (EB) ERREGELAMENDUA, 2014ko otsailaren 4koa, errepideko garraioko takografoei buruzkoa. (EBAO, 2014/2/28).

 FOM/1190/2005 Agindua, apirilaren 25ekoa, takografo digitalaren ezarpena arautzen duena (BOE, 2005/5/3).