- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gordailuan dauden material arkeologikoak eta paleontologikoak zaharberritzeko eskaera
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gordailuko Zaharberritze Arkeologikoko Zerbitzuak Gipuzkoako arkeologia eta paleontologiako material hauskorren kontserbazioa eta zaharberritzea kudeatzen du, Gipuzkoan egiten diren esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoetan.
Bi modu daude:
1. In situ: Gipuzkoako aztarnategietako materialak oso hauskorrak direnean. Zaharberritze arkeologiko arloko langileak aztarnategietara hurbilduko dira bertan lan egiteko (sendotzea, kontserbatzea, erauztea, etab.).
2. Gordailuko zaharberritzeko tailerrean: esku-hartzeen zuzendaritzak material higigarri hauskorra eramango du Gordailura, sendotzeko eta/edo zaharberritzeko. Kasu horretan, beren ardurapean dagoen bitartean eman dezakete materiala, hau da, esku-hartzea egiten denetik urtebeteko epea dute.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Harremana
Aurrez aurre: ordutegia Gordailuan: 8:30 – 15:00
Posta elektronikoa: gordailua@gordailua.eus - ondare2@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 41 51 78 - 943 41 51 76
Nori zuzenduta
Baimendutako esku-hartze arkeologiko eta/edo paleontologikoen zuzendariak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Gordailuan materiala zaharberritzeko formularioa (PDF)
Aztarnategi arkeologikoak zaharberritzeko eskaera (PDF)
Aurkeztu beharreko agiriak
In situ: Aztarnategi arkeologikoak zaharberritzeko eskaera
Zaharberritze tailerrean:
- Eskabide inprimakia beteta
- Materialen zerrenda
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Bide telematikoz:
- Gordailuan dauden material arkeologikoak eta paleontologikoak zaharberritzeko eskaera
- Aztarnategi arkeologikoak edota paleontologikoak zaharberritzeko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Gordailua, Auzolan Kalea, 4, 20303 Irun
ordutegia: 8:30 – 15:00
Posta elektronikoa: gordailua@gordailua.eus - ssanjose@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 41 51 78 - 943 41 51 76
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Aurreikusitako epea: ez da aplikagarri
Legezko epea: 3 hilabete
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: ez da aplikagarria
ARAUDIA
6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
ESKAERA
Aztarnategian bertan:
- Esku-hartzearen zuzendariak Gordailuko zaharberritzaile arkeologikoari jakinaraziko dio egitura edo materiala berreskuratzeko beharra dagoenean, betiere aipatutako kanalak erabilita.
- Aztarnategira joateko hitzordua jarriko da. Material higigarria ateratzen bada, zaharberritze tailerrera eramango da, eta "zaharberritze tailerra" ataleko prozedurari jarraituko zaio.
Zaharberritze tailerrean:
- Esku-hartzearen zuzendariak hitzordua jarriko du Gordailuko zaharberritze arkeologiko arloko langileekin materiala entregatze aldera, aipatutako kanalen bidez eta aipatutako dokumentazioa bidalita
- Materiala Gordailura eramaten denean, "material arkeologiko eta paleontologikoaren zaharberritze egiaztagiria" sinatuko dute eskatzaileak, arkeologia arloko teknikariek eta zaharberritze arkeologikoko langileek.
Zaharberritze tailerretik materialak itzultzea:
- Zaharberritze lanak amaitu ondoren, arduradunari jakinaraziko zaio eta materiala entregatzeko hitzordua jarriko da.
Materiala lekualdatzean, "material arkeologiko eta paleontologikoaren zaharberritze egiaztagiria" sinatuko da berriro eskatzailearen eta zaharberritze arkeologikoko langileen artean.