GORDAILUAN DAUDEN MATERIAL ARKEOLOGIKO ETA PALEONTOLOGIKOEI BURUZKO KONTSULTA

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gordailua biltegiratzen eta kudeatzen duen material arkeologiko eta paleontologikoa kontsultatzea


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DPTUA.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusia
  • Gordailua eta Museoen Zerbitzua

Nori zuzenduta

Pertsona fisikoak

1) Materiala kontsulta publikokoa bada: arkeologiako eta/edo paleontologiako ikerketa-proiektu edo erakusketa batekin lotutako edozein ikertzaile edo erakusketa arduradun

2) Materiala oraindik kontsulta publikokoa ez bada: aurkitutako material arkeologiko eta paleontologikoaren baimendutako esku-hartzearen zuzendaria edo hark berariaz baimendutako pertsona.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Kontsulta eskatzeko formularioa


Aurkeztu beharreko agiriak

- Materiala kontsultatzeko berariazko inprimakia beteta.

Lehen aldiz joaten bazara, aipatutako fitxaz gain:

- Curriculum vitae.

- Garatzen ari den ikerketa proiektua

- Proiektuaren zuzendariaren edo tutorearen abala


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gordailua

Auzolan Kalea, 4

20303 Irun

ordutegia: 8:30 – 15:00

@ gordailua@gordailua.es

@ ssanjose@gipuzkoa.eus

  ( 943 41 51 78 -  943 41 51 76



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena 

341/1999 Dekretua, urriaren 5ekoa, Euskal AutonomiaErkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzkoa.

Agindua, 2014ko abenduaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena,Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkitu diren eta arkeologia edo paleontologiarako interesgarriak diren ondasunak gordetzeko Gipuzkoako kultur ondare higigarriaren Zentroa (Gordailua) izendatzeko dena.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Materiala jendearen esku egongo da:

- Entrega egiten denetik gehienez ere bi urteko epean, baimendutako obrak amaitzen direnetik aurrera.

- Aztarnategiek urtebete baino gehiagoko antzinatasuna dutenean, gehienez ere bi urteko epean, bosgarren kanpaina amaitzen denetik aurrera, edo bost kanpaina baino gutxiago dituztenean, azken kanpaina amaitzen denetik aurrera.