- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Irudiak eta soinua grabatzeko eskaera, Gordailua eta museoen zerbitzuak kudeatutako espazioetan
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Hirugarren pertsonen irudiak, audioak, bideoak eta abar grabatzea, telebistarako, zinemarako, proiektu artistikoetarako, hezkuntza-proiektuetarako eta abarretarako ikus-entzunezko produktuetan erabiltzeko, betiere Gordailua eta Museoen Zerbitzuak kudeatutako espazioetan edo Arte Ederretako foru bildumetako objektuak dauden lekuetan (Foru Aldundiaren jauregia).
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Harremana
1. Kultura Zuzendaritza Nagusia Gordailua eta Museoen
E-maila: ngoenaga@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 11 28 96
2. Gipuzkoako Foru Aldundian, Arreta Zerbitzuan
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia:astelehenetik ostegunera,08:30etik 18:30era.Ostiraletan,8:30etik 14:30era.Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.
Telefonoa: 943 11 21 11
Nori zuzenduta
Pertsona fisiko eta juridikoak
Baldintzak
Eskaera grabazio eguna baino gutxienez hilabete lehenago egingo da.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Filmak edo dokumentalak grabatzeko eskaera formularioa (PDF)
Irudiak eta soinua grabatzeko eskaera (PDF)
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Bide telematikoz:
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak bakarrik
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Komunikazio elektronikoa
- Telefono bidezko komunikazioa
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
55. eta 56. artikulua: ondasun bat aldi baterako okupatzea erabilera pribatiborako.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
TRAMITAZIO FASEAK
1.Eskaera jasotzea, eta hala badagokio, zuzentzeko errekerimendua egitea.
2.Gordailua eta Museoen Zerbitzura bidaltzea, aztertu eta baloratu dezan:
- Premia berezirik gabeko ekitaldia: ebazpen proposamena
- Premia bereziak dituen ekitaldia: Ondare Historikoaren eta Artxiboen Zerbitzuari jakinaraztea, txostena egin dezan.
3.Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena sinatzea eta Idazkaritza Teknikoak jakinaraztea.
Grabazioa Foru Aldundiaren jauregian egiten bada:
4.Eskaera Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari helaraztea, txostena egin dezan eta baldintza espezifikoak adieraz ditzan.
5.Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuari jakinaraztea artelanen babes eta kontserbazio prebentiborako egin beharreko errekerimenduak eta hartu beharreko neurriak.
6.Idazkaritza Teknikoak ebazpen proposamena egitea. Baimena emateko ebazpenak jasoko ditu espazioak erabiltzeko baldintzak, neurri gehigarrien beharra, kostu erantsiak eta abar.
7.Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena sinatzea eta Idazkaritza Teknikoak jakinaraztea.