ERAKUSKETETARAKO ONDARE ONDASUNEN ESKAERA

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea bere jabetzako ondare-objektuak laga ditzala aldi baterako erakusketa edo museo espazioetarako.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DPTUA.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusia
  • Gordailua eta Museoen Zerbitzua

Harremana

●        Kultura Zuzendaritza Nagusia Gordailua eta Museoen Zerbitzua

@    gordailua@gordailua.es

     943 41 51 78


Nori zuzenduta

Lagatzen diren ondasunen kontserbazioa eta erabilera egokia bermatzen duten erakunde publiko edo pribatuak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Ondare ondasunen eskaera formularioa.


Aurkeztu beharreko agiriak

●        Eskabide inprimakia beteta

●        Piezen inprimakia, behar bezala beteta.

●        Aldi baterako erakusketari buruzko informazio xehatua.

●        Eskatutako obra edo obrak kokatuko diren aretoaren «condition report» delakoa.

●        Kontratatuko den asegurua  (iltzetik iltzerako).

●        Garraioaren ezaugarriak.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/
  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/inicio

  • Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

    • Ziurtagiria eta B@KQ

    TRAMITAZIOA


    Eskaera moduak

    • Internet

    EBAZPENA


    Ebazteko gehienezko epea

    Aurreikusitako epea: 1 hilabete

    Legezko epea: 3 hilabete

    Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezespena.



    ARAUDIA


    8/1996 Foru Araua, uztailaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzkoa

    53. artikulua

    Lagapenen berri eman behar zaie Gipuzkoako Batzar Nagusiei.



    INFORMAZIO OSAGARRIA


    Oharrak

    1. Eskaera erregistratzea eta egiaztatzea, eta hala badagokio, zuzentzea.
    2. Gordailua eta Museoetako Zerbitzuak baloratzea eta berrestea eskatutako obren zerrenda.
    3. Eskaerak Aldundiarenak ez diren bildumei eragiten badie (Gordailuan gordeta daudenak), jakinarazi eta obraren jabearekin mailegua adosten da.
    4. Behin betiko zerrenda Register-era pasatzea.
    5. Eskaera inprimakia zaharberritzailari helaraztea, Register-ek kontserbazio egoera egiazta dezan.
    6. Eskatutako obren kontserbazio egoera berrikusten du zaharberritzaileak.
    7. Balorazio ekonomikoa sartzen da "Balorazio txostenean"; txosten hori nahitaezkoa da foru ebazpena emateko.
    8. Ondasuna garraiatzeko eta erakusteko beharrezkoak diren baldintza bereziak jasotzen dira «Balorazio txostenean.
    9. Idazkaritza Teknikora bidaltzen da "Balorazio txostena", Kultura Departamentuko titularraren proposamenari eransteko.
    10. Ondarearen arloko eskumenak dituen departamentuko titularraren proposamena.
    11. Diputatuen Kontseiluak onartzea.
    12. Pertsona edo erakunde interesdunari jakinaraztea.
    13.  Eskatutako ondare objektuen irteerarako aurreikusitako data eta ordua adostea (15 egun lehenago) eskatzailearen eta Register-en artean.
    14. Irteerarako dokumentuak prestatzea. Register
    15. Ibiltaritza txostena prestatzea. Zaharberritzailea
    16. Obren asegurua prestatzea/gainbegiratzea. Register edo Museoetako teknikaria
    17. Eskaera betetzen dela egiaztatzea (obren zerrenda, garraio baldintzak, etab.). Register
    18. Gordailuak eta obrak jasotzen dituenak irteera ziurtagiria sinatzea.
    19. Obra erakusketara tokira eramaten laguntzea «Posta».
    20. Erakusketa baldintzak in situ egiaztatzea.


    Informazio osagarria

    Asegurua, egokitzapena eta garraioa erakunde eskatzailearen kontura izango dira. Balio handiko obren kasuan, erakunde eskatzaileak ordainduko ditu postaz arduratzen den pertsonaren bidaia eta egonaldi gastuak (erakusketaren hiriko bidaiak eta egonaldiak).