GIPUZKOARAKO ONDARE INTERES HANDIKO ONDASUNAK ESKURATZEKO ESKAINTZA

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiari ondare intereseko objektuak saltzeko eskaintza.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DPTUA.
  • Kultura Zuzendaritza Nagusia
  • Gordailua eta Museoen Zerbitzua

Harremana

●        Kultura Zuzendaritza Nagusia Gordailua eta Museoen Zerbitzua

@    gordailua@gordailua.es

(   943 41 51 78


Nori zuzenduta

Gipuzkoako Lurralde Historikorako interesgarria den objektu edo ondare-bildumaren bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaintza azaltzeko formularioa.


Aurkeztu beharreko agiriak

●        Eskabide inprimakia beteta

●        Eskaintzen den bildumaren piezak zehatz-mehatz adierazten dituen dokumentazioa, eta Gipuzkoarako duen ondare garrantzia.

●        Bildumaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua edo, bestela, haren titulartasunaren erantzukizunpeko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpena notarioaren aurrean formalizatuko da, baldin eta saldu nahi diren ondasunak 2.000 eurotik gorakoak badira.

●        Salmentarako baldintzak


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/
  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/inicio

  • Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

    • Ziurtagiria eta B@KQ

    Zuzeneko arretarako bulegoak

    Pertsona juridikoak eta profesionalak

    ●        Bide telematikoz: Online izapidetza

    ●        Egoitza elektronikoa

    Pertsona fisikoak:

    ●        Bide telematikoz: Online izapidetzea

    ●        Egoitza elektronikoa

     

    ●        Aurrez aurre:

    Arreta Zerbitzua

    Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.

    Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:30-14:30.

    Telefonoa: 943 11 21 11



    TRAMITAZIOA


    Eskaera moduak

    • Internet
    • Presentziala

    EBAZPENA


    Ebazteko gehienezko epea

    Onartzeko aurreikusitako epea: 1 hilabete

    Legezko epea: 3 hilabete

    Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezespena.



    ARAUDIA


    9/2017 Legeak, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE direktibak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dituena (168.2 artikulua).



    INFORMAZIO OSAGARRIA


    Oharrak

    Hasieratik jarraitu beharreko prozeduraren deskribapena

    1. Eskaera erregistratzea, eta hala badagokio, zuzentzea.
    2. Gordailua eta Museoen Zerbitzura bidaltzea, azterketa eta balorazio teknikoa egiteko.
    3. Gordailua-San Telmo Museoa eskuratze-batzordeak eskaintzaren egokitasun azterlana egitea.
    4. Zenbatekoaren arabera eskumena duen organoaren ebazpena[1]

    -          75.000 euro arte - Kulturako Zuzendaritza Nagusiko titularra.

    -          300.000 euro arte - Kultura Departamentuko titularra..

    -          300.000 eurotik gora - Diputatuen Kontseilua.

     

    ●        Espedientean obraren garrantzi artistikoa egiaztatu beharko da, erosketaren zenbatekoa 15.000 euro + BEZa baino handiagoa bada (azaroaren 8ko 9/2017 Kontratuen Legearen 168.2 artikulua). 

    Ondasunak Gordailuan entregatzea.

    [1]Ez da egokitzen indarrean dagoen araudira


    Informazio osagarria

    Ebazten duen Organoa

    Erosketaren zenbatekoaren arabera:[1]

    -          75.000 euro arte - Kulturako Zuzendaritza Nagusiko titularra.  

    -          300.000 euro arte - Kultura Departamentuko titularra.

    -          300.000 eurotik gora - Diputatuen Kontseilua.

    [1]Ez da egokitzen indarrean dagoen araudira