- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 15 - Europar Batasunekoa ez den gidariaren ziurtagiria
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Europar Batasunekoak ez diren beste herrialde batzuetako gidariei ziurtagiria ematea, besteren kontura salgaien garraio publikoa egiteko.
Ez da beharrezkoa izango gidariaren ziurtagiria lortzea ibilgailuaren gidaria iraupen luzeko egoiliarra denean, Kontseiluaren 2003ko azaroaren 25eko 2003/109/EE Zuzentarauaren arabera. Zuzentarau hori iraupen luzeko bizilekua duten hirugarren herrialdeetako nazionalen estatutuari buruzkoa da.
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Salgaien garraio publikoko baimenen titular diren enpresak eta autonomoak, Europar Batasunekoak ez diren hirugarren herrialdeetako gidariak kontratatzen edo enplegatzen badituzte.
Baldintzak
-. Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Ordezkariak enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badu edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
-. Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
1-. Tasaren ordainketa (24,76€). Eskatu ordainketa gutuna
2-. Gidariaren nortasun agiria (egoiliar-txartela). Iraungita egonez gero, luzapen-ebazpena aurkeztu behar dute.
3-. Indarrean dagoen Espainiako gidabaimena edo jatorrizko herrialdeko gidabaimenaren indarraldiari buruz Probintziako Trafiko Buruzagitzak emandako ziurtagiria.
4-. GGA (Gidarien Gaitasun Agiria): ziurtagiria edo txartela.
5-. Langilearen alta Gizarte Segurantzan.
Ziurtagiria aurrez aurre jasoko da. AGIRIAK JASOTZEKO BAIMENA - ELEBITAN
Urtarrilaren 16ko TRM/59/2025 AGINDUAren 4. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, NAHITAEZKOA da organo emaileari berehala itzultzea ziurtagirien JATORRIZKOAK, ziurtagiriak ematea eragin zuten baldintzak betetzeari utzi bezain laster.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaARAUDIA
https://www.boe.es/boe/dias/2025/01/28/pdfs/BOE-A-2025-1478.pdf