- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Basoberritze lanetan makineria erabiltzeko jakinarazpena
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Baso-sartze edo basoberritze lanetan lursaila prestatzeko makineria erabilpena jakinaraztea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua
Harremana
Telefonoa: 943 1120758
Fax: 943 431154
email: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
Baso jabeak.
Baldintzak
• Lana egingo duen enpresa 34/2002 Foru Dekretuak sortutako Erregistroan izena emanda egongo da.
• Jakinarazpenak hamabost egun lehenago, gutxienez, egingo dira horretarako dagoen inprimakia betez.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Basoberritzeko lursailak makinaz prestatzeko jakinarazpena
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Hiru hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
OnespenezkoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
• 7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako mendiei buruzkoa
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
• Landaredi edo mozketa hondarrak kentzeko, ahal den guztietan kate edota mailu motosegak erabiltzea gomendatzen da, makina bultzatzaile edo arrastatzaileak baino kalte-eragin gutxiagokoak direlako.
• % 35 baino gehiagoko maldetan atzerako armiarma makinak erabiltzea gomendatzen da. 15 tonatik berako pisua izango dute eta terrenoan egiten duten presioa 0,5 kg/cm²-koa baino txikiagoa izango da. Ezinezkoa bada makina horiek erabiltzea eta makina bultzatzaileak erabili behar badira, ondorengo ezaugarriak bete beharko dituzte:
Palaren gehieneko zabalera: 2.5 metro.
Makinak gehienez 10 tona pisatuko du eta lurrean egiten duten presioa gehienez ere.
Lurra ez herrestatzeko, palak gutxienez 6 zerra-hortz edo orraze bat edukiko ditu. Zerra-hortzen luzera gutxienez 20 cm-koa izango da.
• Lursailaren malda % 60tik gorakoa denean, ezingo da autopropultsatutako makineria erabili, atzerako armiarma makinak izan ezik.
• Zorupe berritzea ezingo da egin % 30 baino gehiagoko maldetan, eta sestren arabera eta zeruertzak irauli gabe egingo da.
• Lursailak prestatzeko zepak edo zuhaixka sendoak kentzea beharrezkoa denean, makinarekin jaso baino lehenago moztu egin behar dira, motzondoak ateratzea eta lurraren aldaketa saihesteko.
• Herrestatutako materiala, landaredi edo mozketa hondarrak, lokarri forman gorde beharko dira, ur ertzen babeserako landarediari, bideei eta komunikabideei eragin gabe.
• Ondo egindako lanaren adierazle izango da aurretik zegoen landaredia berez jaiotzea eta lurraren egitura hautsi ez dela eta lur herrestaketarik ez dagoela ziurtatzea.
• Makineria eguraldi baldintza onekin bakarrik erabiliko da, lurra gurpiletara eta kateetara itsatsi ez dadin, makinen irristaketak eta lursailaren geruzan aldaketak saihesteko.
• Makina bultzatzaileak, lurpea lantzeko makinak eta atzerako armiarma makinak erabil behar badira, baimendutako enpresak eskualdeko basozainari lanen hasiera jakinaraziko dio, ezarritako baldintzak betetzen direla han bertan egiaztatu dadin.
Informazio osagarria
• Tramitea hasteko eskualdeko Basozainarekin harremanetan jarri edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegora joan zaitezke.
Helbidea:
Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentua.
Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián
Mendiak eta Babestutako Eremu Naturalak webgunea