Babestutako Natura Guneetan kirol jarduerak antolatzeko baimen eskaera

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Babestutako Natura Guneetan kirol eskaerak tramitatzea. 


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO, TURISMOKO ETA LANDA INGURUNEKO DPTUA.
  • Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia
  • Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua

Harremana

Telefonoa: 943 112079

Fax: 943 431154

email: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus


Nori zuzenduta

Kirol ekimenen antolatzaileak. 


Baldintzak

GFAko hirugarrenean alta emanda egotea. 



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Babestutako Natura Guneetan Kirol jarduerak antolatzeko baimen eskaera


Aurkeztu beharreko agiriak

• GPX trackak.

• Zaborrak kudeatzeko eta balizajea jasotzeko plana.

• Korrikalari edota ikusleentzako araudia.

• Babestutako Eremuari buruzko informazioa korrikalari edota ikusleentzat.

• Lasterketari buruzko informazioa zabaltzeko euskarriak.


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

lotura honetan sakatu.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko  Departamentua.Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Hiru hilabete. 


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz
  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako mendiei buruzkoa

• Babestutako Natura Gune bakoitzeko Natur Baliabideen Antolamendurako planak

1/2014 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko NaturaKontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duena



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

• Partaide guztiek jakitun izan beharko dute lasterketa burutuko den inguruaren balio naturalistiko handiaz eta hari dagokion errespetuaren beharraz. Adierazi beharko da Antolakuntzak erabiltzen dituen euskarri desberdinetan Kontserbazio Bereziko Eremuak igarotzen direla.

• Ohiko markatutako ibilbideetatik kanpo geratzen diren zatietan kontu berezia izan beharko da ingurunean inpaktu negatiborik ez eragiteko. 

• Ezin izango da hots elementurik erabili, eta ekidingo da ikusleen artean zalaparta sortzea.

• Behin behinekoa izan beharko du lasterketaren seinaleztatzeak, eta seinaleak erretiratu egin beharko dira proba amaitu eta astebeteko epean.

• Erretiratuko dira lasterketarekin zerikusia duten hondakin guztiak, bai partaideenak zein ikusleek sorturikoak. Ondoren, sailkatu eta herriraino jaitsiko dira. Arreta berezia jarriko da ustezko gune gatazkatsuetan. Lasterketaren araudian jarri behar da mendian edozein zabor botatzea debekatuta dagoela eta deskalifikatzeko motiboa izango dela.

• Proba burutzeak ez du inolako eragozpenik suposatu behar bisitariak bertan normaltasun osoz ibili daitezen. Horretarako, Antolakuntzak zainduko du espazioa, erabiltzaile desberdinen artean inolako tirabirarik sor ez dadin.

• Probaren antolaketa lanak direla eta, Antolakuntzak, ibilgailuz, erabilera murriztuko bideren batetik abiatu beharko balu, administrazio honetan beharrezko baimena eskatu beharko luke. Ezingo da ibilgailurik utzi aparkalekuetatik kanpo.

• Antolakuntza azienden itxituretan zeharreko pasabideetako erabilera egokiaz arduratuko da eta, lasterketa igaro ahala, berak itxiko ditu irekitako pasabideak.

• Antolakuntzak harremanetarako telefono bat emango dio Organo Kudeatzaileari gerta litekeen edozeren berri eman ahal izateko; baita  ibilbidean egin litekeen edozein aldaketaren berri jakinarazi diezaion Antolakuntzari ere. Aukera hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku egongo da eta proba aurretik sor litekeen edozein arazori erantzun egokia emateko erabili ahal izango du.

• Antolakuntzak gai izan beharko du sor daitezkeen arrisku egoerei aurre egiteko.  

• Baimen honek ez ditu ordezkatzen proba egin ahal izateko eskatu eta lortu beharreko beste baimenak.

• Lasterketa amaitu ondoren, Antolakuntzak txosten bat igorriko du Zuzendaritza Nagusi honetara. Bertan jasoko ditu probaren garapenarekin zerikusia duten hainbat atal: besteak beste antzeman diren ondorioak, antolakuntza arazoak, horiek izan dituzten eraginak ingurumenaren kalitatean edota pertsonen segurtasunean, sorturiko kexak eta, oro har, kontuan hartzea merezi duen edozein gorabehera. Organo Kudeatzaile honek jaso litzakeen gorabehera guztiak baliagarriak izango dira aurrerantzean antolatu daitezkeen beste ekitaldi batzuetarako hobekuntzak proposatzerakoan.

• Baimen honek ez du inolako baliorik izango ez bada berme ekonomikoa ezartzen. 

• Bai lasterketa egunean, bai Lasterketa bukatu eta hurrengo egunetan ibilbide guztia jarraituko dugu. Jarraipen horren emaitza erabiliko dugu aztertzeko ea proba bat datorren parkeko babesarekin, baita balizko hurrengo edizioetako bermea ezartzeko ere. 


Informazio osagarria

Helbidea:

Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko  Departamentua.

Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián

Mendiak eta Babestutako Eremu Naturalak webgunea