- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Turismo-enpresak sustatzeko eta merkaturatzeko zerbitzuak eta jarduerak digitalizatzeko eta/edo ekintzailetzarako dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Dirulaguntza horien bidez sustatu nahi da: sektorean balioa sortuko duten turismo-negozio berriak sortzea, baita Gipuzkoako turismo-eskaintzaren lehiakortasuna, sustapena eta merkaturatzea hobetuko duten tresna teknologikoak garatzea ere.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
1. Kalitatea eta berrikuntza hobetzeko gastuak:
1.1. Turismo-produktuen kalitatea hobetzea: turismo-produktuak sortzeko, sustatzeko eta merkaturatzeko gastuak, baldintza hauetakoren bat betetzen badute:
· Berriak edo berritzaileak izatea.
· Argi eta garbi jasangarriak diren produktuak sortzea edo lehendik dagoen produktu baten jasangarritasuna nabarmen hobetzea.
· Irisgarritasun-premia bereziak dituzten kolektiboak integratzea.
· Emakumeen gaiak berariaz txertatzea, beren historia, ekarpenak eta tradizioak bistaratzen dituzten jardueren, ibilbideen, edukien edo esperientzien bidez.
· Batez ere behe-denboraldian garatzea.
· Beren eskaintzan Lurraldearen barruko udalerri bat gutxienez sartzea.
Turismoko azoka profesionaletara joateko gastuak erakusketariei bakarrik emango zaizkie (izena emateko kostua, erakusketa-gunearen alokairua eta standari lotutako oinarrizko zerbitzuak).
1.2. Gizarte- eta teknologia-berrikuntza: elementu hauen garapenari eta ezarpenari lotutako gastuak:
· Turismo-negozioaren sustapena edo merkaturatzea hobetzera berariaz bideratutako tresna teknologikoak eta/edo digitalak.
· Turismo-produktuen gamifikaziora edo bitartekaritzara bideratutako tresna teknologikoak eta/edo digitalak.
· Turismo-negozioaren sustapena edo merkaturatzea zuzenean hobetzen lagunduko duten adimen artifizialeko soluzioak eranstea.
Ez dira onartuko salmenten gaineko portzentaje gisa kalkulatutako gastu aldakorrak (komisioak), ezta egiaztatzeko entregagairik ez dutenak ere.
Merchandising-gastuak ere ez dira onartuko, eta merchandising-gaiak egin, erosi edo banatzearen ondoriozko kostuak ez dira diruz lagunduko.
2. Abiarazte-gastuak (enpresa sortu berrientzat bakarrik):
• Sustapen-materiala: negozioa sustatzeko materialak diseinatzea, lantzea, maketatzea eta itzultzea.
• Martxan jartzea: legezko eraketa-gastuak, bideragarritasun-azterlanak, marka-erregistroa eta irudi korporatiboaren diseinua, besteak beste.
Enpresa onuradun sortu berritzat hartuko da deialdiaren aurreko urteko uztailaren 1etik deialdiaren urteko azaroaren 30era bitartean eratzen dena.
3. Diruz lagundu daitezkeen gastuak deialdiaren urteko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartekoak izango dira (enpresa sortu berrien kasuan izan ezik, kasu horretan deialdiaren aurreko urteko uztailaren 1etik deialdiaren urteko azaroaren 30era artekoak izango baitira).
Fakturan jasanarazitako BEZa ez da diruz lagunduko.
Nork tramitatzen du
- EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria