2. eranskina - MICE - Profesionalen edo negozioen biltzarretan, enpresa batzarretan eta ekitaldietan turismo jarduerak egitea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Profesionalen edo negozioen biltzarren, enpresen batzarren eta ekitaldien animazioa. Zehazki, ekitaldiarekin batera animazio programak antolatzea, parte hartzaileentzat nahiz laguntzaileentzat.

  • Programatutako jarduerei dagozkien gastuak sartzen dira, hala nola turismo bisitak Gipuzkoan zehar, ikuskizunen kontratazioa, gala ekitaldiak edo antzekoak.
  • Jardueren barruan ostalaritza gastuak sartuz gero, gehieneko muga beste kontzeptuengatiko gastuen batura izango da.
  • Inondik ere ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango: langileen gastuak, ostatu-gau, joan-etorriko bidaia, edo ekitaldiaren beraren ohiko otorduei dagozkienak.

Interes turistiko nabarmena duten profesionalen edo negozioen biltzarrak, enpresen batzarrak eta ekitaldiak direla ulertuko da EAEtik eta Nafarroatik kanpoko parte hartzaile kopuru garrantzitsua erakartzen dutenak. Zehazki, gutxieneko parte hartzaile kopurua bete behar du, hau da, EAEkoak edo Nafarroakoak ez diren 100 parte hartzaile, edo 50 parte hartzaile atzerritar, hiru herrialde desberdinetakoak gutxienez.
Ekitaldia Donostiatik kanpo gauzatzen den kasuan, ezarritako mugak murriztuko dira, hau da, EAEkoak edo Nafarroakoak ez diren gutxieneko 30 parte hartzaile, edo, 15 parte hartzaile atzerritar, bi herrialde desberdinetakoak gutxienez


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Turismo Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza