Garraio isunak

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Jakinarazpenen postontzian jasotako jakinarazpenaren biharamunetik hasi eta jakinarazitako dokumentuan adierazten den egunera artekoa.

Helburua

Garraio arloan hasitako zehapen-prozedura administratiboan alegazioak eta helegiteak aurkeztea


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Nori zuzenduta

Lehorreko garraioa arautzeko legediak ukitzen dituen enpresak eta partikularrak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Alegazio-idazkia (formatu librea), espediente zenbakia adierazita.


Aurkeztu beharreko agiriak

Egokitzat jotzen diren frogak (ibilgailuaren gidari-txartelean edo ibilgailuko unitatean erregistratutako datuen fitxategiak .TGD luzapenarekin aurkeztuko dira).


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Dokumentazioa helbide elektroniko honetan sartuko da:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/registro


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

Soilik bide elektronikoz egingo dira zehapen-prozedurei buruzko jakinarazpenak, alegia, 16/1987 Legeak, uztailaren 30ekoak, Lehorreko Garraioa Antolatzekoak, xedatzen duenari jarraikiz, lege horretan jasotako baimenen eta gaikuntzen titularrei hasten zaizkien zehapen-prozeduretako jakinarazpenak (Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen 56. artikulua).

Helbide honetan sartu behar da jakinarazpen elektronikoen postontzira heltzeko:

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/notificaciones/



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Zehapen-prozeduraren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea urtebetekoa izango da, prozedura hasteko erabakiaren egunetik zenbatzen hasita.


Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa